Berriak

JASANGARRITASUN FORMAKUNTZA TEKNIKOA Brasilgo Paraíba Estatuko irakasleak Mondragon Unibertsitatean formatuko dira jasangarritasunean eta lanbide heziketa teknikoan 2024·10·21

Huhezinema Aurkeztu daitezke lanak Huhezinema Euskal Film Laburren Jaialdiaren 18. ediziora 2024·10·17
Jaialdiaren 18. edizioa 2025eko urtarrilaren 22, 23 eta 24an ospatuko da. Euskal film laburrak eta bideoklipak aurkezteko epea 2024ko azaroaren 17an itxiko da.

Kooperatibismoa 13 kooperatibatako 17 ordezkarik hartuko dute parte Kooperatibagintzan aditu tituluaren 17. edizioan 2024·10·17
Hasi berri den ikastaroan kooperatiben proiektu sozio-enpresariala garatzeko ezagutza eta tresnak eskainiko zaizkie kooperatibetako bazkideei. Hasi berri den edizioan 13 kooperatibetatik etorritako 17 lagunek hartuko dute parte.

Mahai-ingurua Euskal gatazkaren eta kulturaren arteko harremana hizpide Aretxabaletan 2024·10·10
“Kontakizuna kontagai: Euskal gatazka kulturaren talaiatik” mahai-inguruan parte hartu dute Gotzon Barandiaran idazle eta kulturgileak, Oihana Iguaran bertsolariak, Iban Zaldua idazleak eta Josu Martinez zinemagileak. Eusko Jaurlaritzaren Bizikidetza, Giza Eskubide eta Aniztasunaren Planaren parte da ekitaldia.

2024-2025 ikasturte hasiera masterretan Aurten, masterreko 204 ikasle berri izango ditu Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak 2024·10·09
Hasi berri den ikasturtean 204 masterretako ikasle berri izango dira Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak ikasturte honetan eskaintzen dituen bost masterretan.

Irakur gida Sarean jarri dugu ‘Haur eta gazte literatura irakur gida 2023’ 2024·10·02
Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak koordinatutako taldeak aztertu ditu haur eta gazteei zuzenduta, 2023. urtean, euskaraz argitaratu diren 231 liburuak.

Lan-eskaintza Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak doktore-ikertzaileak kontratatu nahi ditu teknologiaren didaktikaren eta hezkuntzaren digitalizazioaren arloetarako 2024·09·26
Curriculumak jasotzeko epea bukatuko da 2024ko urriaren 15ean.

Graduko Azoka Mondragon Unibertsitateko graduko azoka BERRIAK Bilbon eta Donostian 2024·09·25
Mondragon Unibertsitateak Bilboko AS Fabrik campusean eta Donostiako Kursaalean graduko azoka BERRIAK antolatu ditu.

Obrak Hobekuntza-obrak Aretxabaletako eta Eskoriatzako campusetako eraikinetan 2024·09·24
Aretxabaletako campusean, eraikin berria gehituko diote egungo egoitzari; Eskoriatzan, aldiz, eraikin historikoan egokitzapenak egin dituzte.

2024-2025 ikasturte hasiera Graduko 322 ikasle berri izango ditu Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak 2024·09·16
Hasi berri den ikasturtean 322 ikasle berri izango dira Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak eskaintzen dituen lau graduetan: Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, Ikus-entzunezko Komunikazioa eta Humanitate Digital Globalak.

Oporrak Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea itxita egongo da irailaren 2ra arte 2024·07·21
Udako oporrak direla-eta, Fakultatea itxita egongo da 2024ko uztailaren 24tik irailaren 2ra arte.

Ikastaro berria ‘Euskararen normalizazioa eta normatibizazioa XXI. mendean’ espezializazio diploma jarri dute abian Euskaltzaindiak eta Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak 2024·07·17
Euskaltzaindiak eta Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak elkarrekin diseinatu dute ‘Euskararen normalizazioa eta normatibizazioa XXI. mendean’ espezializazio diploma. Diplomaren helburua da Euskaltzaindiko egitasmoetan parte har dezaketen pertsonak prestatzea.

Lan-eskaintza Bilboko Zerbitzuetan eta Idazkaritza Akademikoan lan egiteko pertsona bat kontratatu nahi du Mondragon Unibertsitateak 2024·07·09
Curriculumak jasotzeko epea bukatuko da 2024ko uztailaren 17an.

Ikasketa amaierako ekitaldia 2024 Oroigarri banaketa ekitaldia egin du Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak Bilboko Euskalduna Jauregian 2024·06·24
Ekitaldian parte hartu zuen gradua eta masterra bukatu duten 274 ikaslek. Denetara, 1.000 gonbidatu inguru bildu dira Bilboko Euskalduna Jauregian egindako emanaldian.

8. Kooperatibagintzan Topaketa Kooperatibetako norbanakoen erantzukizunaz hausnartu dute Kooperatibagintzan Topaketaren 8. edizioan 2024·06·18
‘Pertsonen erantzukizuna enpresa kooperatiboan’ izenburupean egin da 8. Kooperatibagintzan Topaketa Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatearen Eskoriatzako campusean.

Doktorego tesia Idurre Gaztañazatorre ikertzaileak bikain ‘cum laude’ lortu du bere doktorego tesian 2024·06·12
Doktore berriak Eskoriatzan aurkeztu du "Hezkuntzaren ikuspegi sozio-kulturalean oinarritutako ikaste-prozesuen karakterizazioa. Kasu baten azterketa: Arrankudiaga Herri Eskola" tesia.

Hitzarmena Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak eta Aretxabaletako Udalak akordioa sinatu dute bi erakundeen arteko lankidetza sustatzeko 2024·06·11
Bi aldeek lankidetza estuan jarraitzeko asmoa daukatela berresteko balio izan du Mondragon Unibertsitateko Aretxabaletako campusean egin den bilerak. Orain arteko akordiak berresteaz gain, hitzarmen honekin, campusaren eraikinaren ondoan eraikitzen ari den espazio berrian, IdeiEnea-n, kokatuko den aretoa kultur ekitaldiak egiteko erabiltzeko aukera izango dute udalak eta herriko eragileek.

Kimu Berri Sariak 2024 Banatu dituzte Ikus-entzunezko Komunikazioko Gradu Bukaerako Lan onenen 2024ko Kimu Berri sariak 2024·06·11
Ekainaren 7an, Aretxabaletako campusean egindako ekitaldian, Ikus-entzunezko Komunikazioa graduko 4. mailako ikasleek Gradu Bukaera Lanak jendaurrean aurkeztu eta Kimu Berri sarietan parte hartu zuten. Ekitaldian ikasleak, fakultateko tutoreak eta erakundeetako tutore eta ordezkariak elkartu ziren.

Euspot 2024 Oihan Loiti Mondragon Unibertsitateko Ikus-entzunezko Komunikazioa graduko ikasleak irabazi du Euspot 2024ko sari nagusia 2024·06·10
Pasa de ostegunean egin zuten sari banaketa ekitaldia Aretxabaletan. lehiaketako 13. edizio honetan, 89 spotek hartu dute parte.

Poster eguna Lehen aldiz egin dute Poster Eguna Humanitate Digital Globalak graduko ikasleek 2024·06·06
Poster Egunean Gradu Bukaerako Lanak aurkeztu dituzte Humanitate Digital Globalak graduko lehen promozioko ikasleek. Gradu Bukaerako Lanak egin dituzten erakundeetako ordezkariekin batera, ikasleekin izan dira Naiara Goia ArantzazuLab-eko zuzendaria eta Josep Maria Vilalta politika publikoetan aditua
Lan-eskaintza Aholkularitza tekno-pedagogikoa / Content curator bat kontratatu nahi du Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak 2024·06·03
Curriculumak jasotzeko epea bukatuko da 2024ko ekainaren 24an.

Lan eskaintza Teknologiaren didaktika arloko irakasle/ikertzaile bat kontratatu nahi du Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak 2024·06·03
Curriculumak jasotzeko epea bukatuko da 2024ko ekainaren 24an.

LanHezi proiektua Dual ereduaz hausnartzeko hirugarren LanHezi jardunaldia egingo da ekainaren 13an 2024·05·30
LanHezi proiektuaren barruan antolatu da ekainaren 13ko jardunaldia. “Dual eredua: Enpresak eta Lanbide Heziketako ikastetxeak lankidetzan” izenburupean, Lanbide Heziketako, enpresetako eta unibertsitateko ordezkariek parte hartuko dute hausnarketan

GipuzkoHarrok lehiaketa GipuzkoHarrok bideo-lehiaketaren bigarren edizioko sariak banatu ditu Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak 2024·05·24
Guztira, 53 bideo aurkeztu dira lehiaketara. Lehiaketa Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin egin da, eta Laboral Kutxaren babesa izan du.

Alumni topaketa Humanitate Enpresa lizentziaturako 4. promozioko ikasle ohiek topaketa egin dute Eskoriatzako campusean 2024·05·20
Bildutako ikasle ohiek orain dela 20 urte bukatu zituzten ikasketak.

Kooperatibagintzan Topaketa Kooperatibetako norbanakoen erantzukizunaz jardungo dira Kooperatibagintzan Topaketaren 8. edizioan 2024·05·15
‘Pertsonen erantzukizuna enpresa kooperatiboan’ izenburupean, ekainaren 18an egingo da 8. Kooperatibagintzan Topaketa Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatearen Eskoriatzako campusean.

Argitalpena Norvegiako demokrazia industriala aztertu du Oier Imaz LANKI Kooperatibismoaren Ikertegiko ikertzaileak nazioarteko beste hiru ikertzailerekin batera 2024·05·13
Johan E. Ravn, Trond Sanne Haga eta Davydd J. Greenwood-ekin batera idatzitako ‘Enpresan parte hartzeko hurbilketa sozio-teknikoa: industria-demokrazia Aker Soluntions-en’ liburua da LANKI Koadernaren 17. zenbakia.

HDG gradua Humanitate Digital Globalak graduko ikasleak Bruselan 2024·05·08
Europako erakundeetan egiten den lana bertatik bertara ezagutzeaz gain, workshop, bilera eta bisita ugari egin dituzte Humanitate Digital Globalak graduko ikasleek.

Adierazpena Mondragon Unibertsitateko Zuzendaritza Kontseiluaren adierazpena Gazan gertatzen ari den sarraski humanitarioaren aurrean 2024·05·03
Mondragon Unibertsitateko Zuzendaritza Kontseiluak, bere sumindura eta gaitezespen sentimendu sakona adierazi du, Israel, Gazan erabiltzen ari den biolentziaren gorakadaren aurrean

IFE txostenaren aurkezpena Mondragon Unibertsitateak eta Monterreyko TECeko IFE Europek ‘Educación Digital en las universidades: una guía de implementación integral’ txostena aurkeztuko dute 2024·05·02
Aurkezpena izango da maiatzaren 16an, online modalitatean. Ekitaldiaren gidaria izango da Miguel Ángel Montoya, IFE Europeko zuzendaria, eta bertan parte hartuko dute, beste batzuen artean, Natividad Cabrera erreportariaren egileak eta Nerea López Salas Mondragon Unibertsitateko irakasle eta ikertzaileak.
