Berriak

Argitaratu dugu ‘Haur eta gazte literatura irakur gida 2024’

Irakur gida Argitaratu dugu ‘Haur eta gazte literatura irakur gida 2024’ 2025·10·08

Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak koordinatutako gidak 2024. urtean haur eta gazte literaturan euskaraz argitaratu diren 294 liburuak aztertu ditu.

Informazio gehiago

Aurten, masterreko 214 ikasle berri izango ditu Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak

Unibertsitate masterrak Aurten, masterreko 214 ikasle berri izango ditu Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak 2025·10·07

Hasi berri den ikasturtean, guztira, masterreko 242 ikasle izango dira Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak ikasturte honetan eskaintzen dituen lau masterretan.

Informazio gehiago

Izen-ematea ireki da ‘Mondragon Esperientzia Kooperatiboaren Gakoak’ ikastaroaren hirugarren ediziorako

Kooperatibismoa Izen-ematea ireki da ‘Mondragon Esperientzia Kooperatiboaren Gakoak’ ikastaroaren hirugarren ediziorako 2025·10·01

Atzerriko interesatuei zuzendutako ‘Mondragon Esperientzia Kooperatiboaren Gakoak’ ikastaroak 75 orduko iraupena du, online eskainiko da, eta parte-hartzaileek aukera izango dute astebeteko egonaldia egiteko Euskal Herrian.

Informazio gehiago

 

Mondragon Unibertsitateko Zuzendaritza Kontseiluaren adierazpena Gazan gertatzen ari den sarraski humanitarioaren aurrean

Adierazpena Mondragon Unibertsitateko Zuzendaritza Kontseiluaren adierazpena Gazan gertatzen ari den sarraski humanitarioaren aurrean 2025·09·25

Mondragon Unibertsitateko Zuzendaritza Kontseiluak, bere sumindura eta gaitezespen sentimendu sakona adierazi du, Israel, Gazan erabiltzen ari den biolentziaren gorakadaren aurrean

Informazio gehiago

Musika Bulegoak eta Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak elkarlanerako hitzarmena sinatu dute

Hitzarmena Musika Bulegoak eta Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak elkarlanerako hitzarmena sinatu dute 2025·09·25

Iker Durana Musika Bulegoaren zuzendari kudeatzaileak eta Nagore Ipiña Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko dekanoak sinatu dute akordioa Aretxabaletako campusean egindako ekitaldian.

Informazio gehiago

Euskal kulturaren transmisioa hezkuntzan nola egin lantzeko mikrokredentzialak eskainiko ditu Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak

Profesionalentzako prestakuntza Euskal kulturaren transmisioa hezkuntzan nola egin lantzeko mikrokredentzialak eskainiko ditu Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak 2025·09·24

2025-2026 ikasturtean eskainiko dira ‘Euskal kultur alfabetatzea hezkuntzan’ eta ‘Euskal kultur eragiletzarako estrategiak hezkuntzan’ mikrokredentzialak. Modalitate erdi-presentzialean egingo dira bi ikastaroak. Bi mikrokredentzialak eginda, ‘Euskal kulturaren eragiletza hezkuntzan aditu diploma’ eskuratuko du ikasleak.

Informazio gehiago

 

Roberto Arias-Hermoso: “Hizkuntzen artean paralelotasun handiak badaude, zergatik ez da lantzen espezifikoki gaitasun eleaniztuna?”

Elkarrizketa Roberto Arias-Hermoso: “Hizkuntzen artean paralelotasun handiak badaude, zergatik ez da lantzen espezifikoki gaitasun eleaniztuna?” 2025·09·18

Bikain “cum laude” kalifikazioa lortu du Roberto Arias-Hermosok uztailean Bilbao AS Fabrik campusean aurkeztutako "Basque students’ multilingual writing of cognitive discourse functions: analysing developmental patterns of disciplinary literacies" tesiak, nazioarteko aipamenarekin. Egilearekin hitz egin dugu ikerketari buruz.

Informazio gehiago

Mondragon Unibertsitateko graduko azokak Donostian, Bilbon eta Gasteizen!

Graduko Azokak Mondragon Unibertsitateko graduko azokak Donostian, Bilbon eta Gasteizen! 2025·09·15

Mondragon Unibertsitateak Donostiako Kursaalean, Gasteizko Hotel Silkenen eta Bilboko AS Fabrik campusean graduko azokak antolatu ditu.

Informazio gehiago

Letizia Garcia Fernandez ikertzaileak bikain ‘cum laude’ lortu du bere doktorego tesian

Doktorego tesia Letizia Garcia Fernandez ikertzaileak bikain ‘cum laude’ lortu du bere doktorego tesian 2025·09·12

Doktore berriak Eskoriatzan aurkeztu du "Mondragon Unibertsitateko Hezkuntza Graduetako irakaslegaien hiztun-profilen azterketa longitudinala: euskararen erabilera normalizatzeko eragin-eremuak" tesia.

Informazio gehiago

 

Irati Sagardia: “Ikasleak dira hezkuntza-igarobideen protagonistak, eta eskubidea dute entzunak eta kontuan hartuak izateko

Elkarrizketa Irati Sagardia: “Ikasleak dira hezkuntza-igarobideen protagonistak, eta eskubidea dute entzunak eta kontuan hartuak izateko" 2025·09·10

Bikain “cum laude” kalifikazioa lortu du Irati Sagardiak apirilean Eskoriatzako campusean aurkeztutako "Transforming educational transition processes through stakeholder experiences" tesiak, nazioarteko aipamenarekin. Egilearekin hitz egin dugu ikerketari buruz.

Informazio gehiago

Graduko 482 ikasle berri izango ditu Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak aurten

Ikasturte hasiera Graduko 482 ikasle berri izango ditu Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak aurten 2025·09·10

Hasi berri den ikasturtean 482 ikasle berri izango dira Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak eskaintzen dituen Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, Ikus-entzunezko Komunikazioa, Kultur eta Sormen Industriak eta Humanitate Digital Globalak - HDG graduetan.

Informazio gehiago

Euskaraz eskainiko dute Kooperatibagintzan aditu tituluaren 18. edizioa, irailaren 26tik aurrera

Kooperatibismoa Euskaraz eskainiko dute Kooperatibagintzan aditu tituluaren 18. edizioa, irailaren 26tik aurrera 2025·09·09

Kooperatibismoaren arloan erreferentziazkoa bilakatu den ikastaro honek eskainiko dizkie kooperatibetako bazkideei proiektu sozio-enpresariala garatzeko ezagutza eta tresnak. Dagoeneko, 350 kooperatibista baino gehiagok egin du ikastaroa.

Informazio gehiago

 

‘Denok gara (gure arloko) hizkuntza irakasle’ liburua aurkeztu du Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak

Jardunaldia ‘Denok gara (gure arloko) hizkuntza irakasle’ liburua aurkeztu du Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak 2025·09·03

Aretxabaletako campusean izandako 'Denok gara (gure arloko) hizkuntza irakasle' jardunaldia izen bereko liburu berria aurkezteko baliatu da, “hezkuntza sistema eleaniztunetan hizkuntza eta arloa modu integratuan” lantzeko asmoarekin.

Informazio gehiago

Lurralde ezberdinetako ekosistema kooperatiboak indartzeko helburuarekin RizomaCoop proiektuan parte hartu du Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak

Ikerkuntza Lurralde ezberdinetako ekosistema kooperatiboak indartzeko helburuarekin RizomaCoop proiektuan parte hartu du Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak 2025·09·01

RizomaCoop-en helburua Euskadiko, Nafarroako eta Andaluziako lurraldeetan ekonomia soziala bultzatzea da.

Informazio gehiago

Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak kooperatibetan lehiakortasun iraunkorra bultzatzeko COMPESOST proiektuan parte hartzen du

Ikerkuntza Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak kooperatibetan lehiakortasun iraunkorra bultzatzeko COMPESOST proiektuan parte hartzen du 2025·07·29

Ekimena MONDRAGONeko kooperatibei eredu iraunkorretarako trantsizioan laguntzera bideratuta dago.

Informazio gehiago

 

Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea itxita egongo da irailaren 1era arte

Oporrak Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea itxita egongo da irailaren 1era arte 2025·07·29

Udako oporrak direla-eta, Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea itxita egongo da 2025eko uztailaren 30etik irailaren 1era arte.

Informazio gehiago

Kooperatiben komunikazioa modernizatzeko COMUNICOOP proiektuan parte hartzen du Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak

Ikerkuntza Kooperatiben komunikazioa modernizatzeko COMUNICOOP proiektuan parte hartzen du Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak 2025·07·21

Informazio gehiago

Aretxabaletako Basotxo Jubilatuen Elkarteak Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak antolatutako bigarren prestakuntza lantegian parte hartu du

Bizi osorako ikaskuntza Aretxabaletako Basotxo Jubilatuen Elkarteak Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak antolatutako bigarren prestakuntza lantegian parte hartu du 2025·07·18

Saioak uztailaren 16an eta 18an egin dira, bizi osorako prestakuntza proiektuaren barruan. Bizi osorako ikaskuntzari buruzko saio batean eta sare sozialei buruzko beste batean parte hartu dute Aretxabaletako Basotxo erretiratuen elkarteko kideek.

Informazio gehiago

 

Doktoregoa egiteko deialdia ireki du Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak

Doktoregoa programa Doktoregoa egiteko deialdia ireki du Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak 2025·07·08

Hezkuntza ardatz duen Berrikuntza eta Esku-hartzea Hezkuntzan eta kooperatibismoaz ikertzeko aukera ematen duen Erakundeen Kudeaketa Aurreratua eta Ekonomia Soziala doktorego programetan zabaldu da deialdia.

Informazio gehiago

Roberto Arias-Hermoso ikertzaileak bikain ‘cum laude’ lortu du bere doktorego tesian

Doktorego tesia Roberto Arias-Hermoso ikertzaileak bikain ‘cum laude’ lortu du bere doktorego tesian 2025·07·04

Doktore berriak Bilbon aurkeztu du "Basque students’ multilingual writing of cognitive discourse functions: analysing developmental patterns of disciplinary literacies" tesia.

Informazio gehiago

Ikasketa amaierako ekitaldia egin du Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak Bilboko Euskalduna Jauregian

Ikasketa amaierako ekitaldia 2025 Ikasketa amaierako ekitaldia egin du Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak Bilboko Euskalduna Jauregian 2025·06·27

Ekitaldian parte hartu zuen gradua eta masterra bukatu duten 288 ikaslek. Denetara, 1.400 gonbidatu inguru bildu dira Bilboko Euskalduna Jauregian egindako emanaldian.

Informazio gehiago

 

Andoni Eizagirre eta Asier Baztan LANKI Kooperatibismoaren Ikertegiko ikertzaileek haien azken bi lanak aurkeztu dituzte

LANKI Kooperatibismoaren Ikertegia Andoni Eizagirre eta Asier Baztan LANKI Kooperatibismoaren Ikertegiko ikertzaileek haien azken bi lanak aurkeztu dituzte 2025·06·27

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Etorkizuna Orain programaren barnean landutako 'Gizarte joerei buruzko iritziak Gipuzkoan' eta 'Euskal gizartea mundu globalizatuan' liburuak aurkeztu dituzte Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko bi ikertzaileek.

Informazio gehiago

Debagoieneko emakumeen enplegagarritasunean dagoen arrakala digitalari erantzuteko tresna aurkeztu dute Aretxabaletan

Jardunaldia Debagoieneko emakumeen enplegagarritasunean dagoen arrakala digitalari erantzuteko tresna aurkeztu dute Aretxabaletan 2025·06·20

‘EDE-Klik morea: Emakumeak Digitalizazioa Enplegagarritasuna’ tresna aurkeztu dute gaur Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko STEM eta Digitalizazioa taldeko ikertzaileek. Debagoienean konpetentzia digitalak enpleguari lotuta sortzen duen genero arrakala ikertuta, horri erantzuten tresna digitala sortu dute: ede.eus.

Informazio gehiago

‘Trantsizio ekosozialerako garapen-eredu bizigarria’ ikertu du Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko talde batek, hezkuntzaren ikuspuntutik

Ikerketa ‘Trantsizio ekosozialerako garapen-eredu bizigarria’ ikertu du Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko talde batek, hezkuntzaren ikuspuntutik 2025·06·20

Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko ikertzaileak diren Itxaso Apraiz, Jon Mentxakatorre, Ylenia Barrutia eta Aitziber SarobeK, Gipuzkoak Foru Aldundiak sustatutako eta finantzatutako proiektu bat garatu dute 2024-2025 ikasturtean. Ikerketako ondorioek erakusten dute, besteak beste, ikasleen gaiarekiko egungo jakintza-maila baxua dela eta etorkizunera begira ez dutela beraien burua eraldaketarako eragiletzat ikusten.

Informazio gehiago

 

'Denok gara (gure arloko) hizkuntza irakasle' jardunaldia egingo dute Aretxabaletan irailaren 3an

Jardunaldia 'Denok gara (gure arloko) hizkuntza irakasle' jardunaldia egingo dute Aretxabaletan irailaren 3an 2025·06·19

'Denok gara (gure arloko) hizkuntza irakasle' jardunaldia irailaren 3an egingo da, goizez. Izen bereko liburua aurkeztuko da jardunaldian, eta “hezkuntza sistema eleaniztunetan hizkuntza eta arloa modu integratuan” lantzeko hainbat estrategia landuko dira. Horrez gain, ikastetxeetako ordezkarien arteko mahai-inguruan aztertuko dira erronkak.

Informazio gehiago

Anje Arlanzon eta Asier Corchete Mondragon Unibertsitateko Ikus-entzunezko Komunikazioa graduko ikasleek irabazi dute Euspot 2025eko sari nagusia

Euspot 2025 Anje Arlanzon eta Asier Corchete Mondragon Unibertsitateko Ikus-entzunezko Komunikazioa graduko ikasleek irabazi dute Euspot 2025eko sari nagusia 2025·06·16

Joan den ostegunean egin zuten sari banaketa ekitaldia Aretxabaletan. lehiaketako 14. edizio honetan, 119 spotek hartu dute parte.

Informazio gehiago

‘Manttalingo alaba’ ikuskizuna Eskoriatzako klaustro berrituan

Ekitaldia ‘Manttalingo alaba’ ikuskizuna Eskoriatzako klaustro berrituan 2025·06·10

Ekainaren 13an, ostiralez, arratsaldeko 18:00etan egingo da ekitaldia Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko Eskoriatzako campuseko Dorleta eraikineko klaustroan. 2024-2025 ikasturtean berritu da klaustroa, eta ‘Manttalingo alaba’ ikuskizuna izango da bertan egingo den lehen ekitaldia.

Informazio gehiago

 

Debagoieneko emakumeen enplegagarritasuna eta digitalizazioa uztartzeko jardunaldia egingo dute Aretxabaletan ekainaren 20an

Jardunaldia Debagoieneko emakumeen enplegagarritasuna eta digitalizazioa uztartzeko jardunaldia egingo dute Aretxabaletan ekainaren 20an 2025·06·09

‘EDE-Klik morea: Debagoieneko emakumeen enpleagarritasuna sustatzeko tresna’ jardunaldia ekainaren 20an egingo da Aretxabaletan, goizez. Debagoiena eskualdean konpetentzia digitalak enpleguari lotuta sortzen duen genero arrakala ikertu eta honi erantzuteko ekosistema digitala sortu du Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Debagoieneko zenbait eragileren laguntzarekin.

Informazio gehiago

Banatu dituzte Ikus-entzunezko Komunikazioko Gradu Bukaerako Lan onenen 2025eko Kimu Berri sariak

Kimu Berri 2025 Banatu dituzte Ikus-entzunezko Komunikazioko Gradu Bukaerako Lan onenen 2025eko Kimu Berri sariak 2025·06·06

Aretxabaletako campusean egindako ekitaldian, Ikus-entzunezko Komunikazioa graduko 4. mailako ikasleek Gradu Bukaera Lanak jendaurrean aurkeztu eta Kimu Berri sarietan parte hartu dute. Ekitaldian ikasleak, fakultateko tutoreak eta enpresa edo erekundeetako tutore eta ordezkariak elkartu dira.

Informazio gehiago

Poster Eguna eginda, Gradu Bukaerako Lanak aurkeztu dituzte Humanitate Digital Globalak graduko ikasleek

Poster eguna 2025 Poster Eguna eginda, Gradu Bukaerako Lanak aurkeztu dituzte Humanitate Digital Globalak graduko ikasleek 2025·06·05

Poster Egunean Gradu Bukaerako Lanak aurkeztu dituzte Humanitate Digital Globalak graduko bigarren promozioko ikasleek. Gradu Bukaerako Lanak egin dituzten erakundeetako ordezkariekin batera, ikasleekin izan dira Carolina Gutierrez, Eider Aldape eta Carlos Askunze.

Informazio gehiago

 

Unibertsitatea baino gehiago gara