Berriak

Atzealdea

Goienak eta fakultateak sustatutako euskarazko ikus-entzunezkoak bultzatzeko laborategia aurkeztu dute Tabakaleran

PROIEKTUA

Goienak eta fakultateak sustatutako euskarazko ikus-entzunezkoak bultzatzeko laborategia aurkeztu dute Tabakaleran

2deo Euskarazko ikus-entzunezkoen Laborategia. Proiektua eginda dago, elkarlanean, Goiena Komunikazio Taldeko ordezkarien eta Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko ikertzaileen artean

2017·12·15

$titulo.getData()


Pasa den ostegunean, hilak 14, Tabakaleran aurkeztu zuten 2deo Euskarazko ikus-entzunezkoen Laborategia. Proiektua eginda dago, elkarlanean, Goiena Komunikazio Taldeko ordezkarien eta Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko ikertzaileen artean. Goienako Iban Arantzabal eta Mondragon Unibertsitateko Amaia Pavón ikertzaileaz gain, Donostian izandako aurkezpen publikoan parte zuten Tabakalerako patronoak diren hiru erakundeetako buruek: Bingen Zupiria Kultura sailburuak, Markel Olano ahaldun nagusiak eta Eneko Goia Donostiako alkateak.

Tabakaleran lekutuko den euskarazko ikus-entzunezko laborategiaren proiektua, sektoreko eragileekin luze eta zabal landutako elkarlan prozesuaren ondorioa da. Hala, eta informazio biltze aldea, arduradunek egin dituzte 80 elkarrizketa luze sektoreko ordezkariekin eta antolatu dituzte bi world kafe. Gainera, prozesuan zehar, sei adituz osatutako kontraste taldeak ere iritzi eman du egiteasmoaren gainean. Horrez aparte, txostena egitarakoan, kontuan hartu dira, 2.500 neraberen artean, EHUk egindako kontsumoari buruzko ikerketa eta nazioarteko ordezkariekin egindako kontraste jardunaldiak.

Halaber, hainbat proiektu pilotu abiarazteko edo egokitzeko ere balio izan du laborategi proeiktua. Esate baterako,  biurtzeko Go!azen telesaila transmedia egitasmoa, antolatzeko lehiaketa bat euskarazko websail bat sortzeko edo garatzeko JarriON izeneko euskarazko edukiak kudeatuko duen app-a.

Misio zehatza izango du 2deo laborategiak: euskarazko ikus-entzunezkoen ekoizpena eta kontsumoa handitzea, sormen testuinguru berriak sustatuz, ekoizpen-eredu eta formatu berrietan esperimentatuz eta zabalkunde kanalak biderkatuz. Beti ere, sektorea osatzen duten eragileekin elkarlanean eta herritarren partaidetza aktibatuz.

Helburuak, berriz, ondorengo lau puntuetan ardazten dira: euskara sustatzea, irismena handitzea, sektorean eragitea eta nazioartekotzea sustatzea.

Aurkezpen ekitaldi osoa: