Berriak

Atzealdea

Kalean da ‘Jakingarriak’ aldizkariaren 76. zenbakia

Argitalpena

Kalean da ‘Jakingarriak’ aldizkariaren 76. zenbakia

Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak kaleratu egin du Jakingarriak aldizkariaren 76. zenbakia. Hezkuntzari buruzko aldizkariaren zenbaki berezi honetan, beste batzuren artean, gainbegiratu egiten dute fakultatearen 40 urteko historia. Aldizkaria interneten dago denon eskura.

2018·01·23

$titulo.getData()


Zenbaki berri honek, ohiko atala argitaratzeaz gain (liburu berrien iruzkinak, iritzi artikuluka...), fakultatearen historia gainbegiratu du. Horretarako, fakultateko ikerketa taldeek artikuluak idatzi dituzte egiten ari diren lana azalduz. Horrez gain, zenbait irakasleek plazaratu egin dituzte hezkuntza arloak eta fakultateak berak dituen erronkak.

 

Jakingarriak aldizkaria 1985. urtean jaio zen, doakoa da, euskaraz dago idatzita eta Euskal Herri osoan banatzen da. 76. zenbaki honek 3.000 aleko tirada izan du.