Zer ikasi

Titulazio Ofiziala

Idazkaritza Zuzendaritza

Iraupena

2 urte

Zentroa

Oñati Gestio Heziketa

Hizkuntzak

Euskera, Gaztelania

Modalitatea

Zuzeneko hezkuntza

{name=ID_Formulario_descarga, data=1043948, type=text, options=[]}

PDF Katalogoa

Honako Hau Ikasiko Duzu

Zuzendaritza Idazkaritzaren goi mailako heziketa zikloetako tituludunak, pertsona teknikoak eta balio anitzekoak dira bere eginkizunetan, bai departamentuan bai enpresan.
Hemen aipatzen dira modu orokorrean titulazioan lantzen diren ezagutzak:

  • Lanbide eta kudeaketa organoetatik eta betearazleetatik jasotako edo bertara eramandako informazioa kudeatzea, antolatzea, lantzea eta transmititzea.
  • Enpresa ordezkatzea eta barne nahiz kanpoko harremanen kalitatea eta lankidetza sustatzea, finkatutako helburuen eta ezarritako arauen arabera.
  • Ahozko nahiz idatzizko barneko eta kanpoko komunikazioak norberaren hizkuntzan edota atzerriko hizkuntza batean kudeatzea.
  • Idazkaritza lana zuzentzea, gainbegiratzea eta burutzea, eta bere kargurako pertsonala ikuskatzea.
  • Elkarrizketak, bilerak, bidai nazionalak eta nazioartekoak eta korporazio ekintzak antolatzea, finkatutako egutegiari jarraituz eta ezarritako helburuak betez.
  • Artxiboa koordinatzea, mantentzea eta kontrolatzea.
  • Laneko dokumentuak elaboratu eta aurkeztu, datuak, testuak eta grafikoak integratuz.

 

Goi Mailako Heziketa Zikloa baino gehiago gara