Ikasten jarraitu

Titulazio Ofiziala

Ingeniaritza Mekanikoan Graduatua

Iraupena

240 ECTS

4 urte

Campusa

Arrasate-Mondragón, Goierri

Plazak

110 plaza

Hizkuntzak

Euskara, Gaztelania, Ingelesa

Modalitatea

Presentziala

{name=ID_Formulario_descarga, data=1045194, type=text, options=[]}

PDF Katalogoa

Ikasten jarraitu

Ingeniaritza Mekanikoa Gradua amaitu ondoren, master bat ikasi ahal izango duzu espezializatzeko, edo lanean hasi ahal izango zara.

 

Zergatik ikasi master bat?

Master bat ikasteak gehien atsegin duzun arloan lan egiten lagunduko dizu. Izan ere, espezializazioa eta ezagutza eskuratuko dituzu, eta etorkizunerako aukera gehiago izango dituzu. Zure lanbide-profil bera duten gainerako pertsonen urrats bat aurretik egongo zara, eta hobeto baloratuta dauden eta ordainsari handiagoa duten lanpostuak betetzeko aukera izango duzu.

 

 

 

Industria Ingeniaritzako Unibertsitate Masterra

Industria-ingeniaritzako profesionala izango zara. Produktu, prozesu eta instalazio industrialak diseinatu, garatu, kudeatu eta merkaturatuko dituzu. Halaber, hainbat sektoretan garapen zientifiko-teknologikora bideratutako ikerketa-proiektuak zuzentzeko beharrezkoak diren ezagutzak izango dituzu.

 

Industria Ingeniaritzako Unibertsitate Masterrari buruz gehiago jakiteko

 

Teknologia biomedikoen masterra

Biomedikuntzak sektoreko premiei erantzungo dieten eta aurrerapenak bultzatuko dituzten kualifikazio-maila handiko langileak behar ditu. Ingeniaritza-oinarri sendoa duten eta diagnostiko eta tratamenduko gailu medikoak diseinatu, garatu, ebaluatu eta mantentzeko eta osasun-sektorean aurrerapen teknologikoak bultzatzeko gai diren profesionalak.

 

Teknologia Biomekanikoen Masterrari buruz gehiago jakiteko

 

 

Logistika eta ekoizpen eragiketen kudeaketan Unibertsitate Masterra

Industria-enpresen eragiketa logistiko eta produktiboen, garapen, zuzendaritza, kudeaketa aurreratua eta bikaina lortzeko beharrezkoak diren ezagutzak eskuratuko dituzu. Master honen bidez pertsonak prestatzen ditugu, bezeroen beharrak asetzen duten eta balio erantsi handiko hornikuntza-kate bikainak garatu eta kudeatu ahal izateko.

"Enpresak eraldatu bikaintasun operatibo iraunkorrerantz dugu helburu"

 

Logistika eta ekoizpen eragiketen kudeaketari Unibertsitate Masterrari buruz gehiago jakiteko

 

Enpresa berrikuntzako eta proiektu zuzendaritzako Unibertsitte masterra

Enpresetan berrikuntza sustatzeko beharrezkoak diren ezagutzak eskuratuko dituzu. Aldaketa berritzaileak dakartzaten eta mekanikari lotutako produktu edo zerbitzu baten lehiakortasuna eta errentagarritasuna hobetzeko aukera berriak identifikatzen laguntzen duten proiektuak antolatzea eta kudeatzea gustuko baduzu, hauxe da zure masterra.

 

Enpresa Berrikuntzako eta Proiektu Zuzendaritzako Unibertsitate Masterrari buruz gehiago jakiteko

Unibertsitatea baino gehiago gara