Gradu duala eta gradu bukaerako lana

Titulazio Oficiala

Mekatronikako Ingeniaritzan Graduatua

Iraupena

240 ECTS

4 urte

Campusa

Arrasate-Mondragón, Bilbo (As Fabrik. Zorrotzaurre)

Plazak

80 plaza

Hizkuntzak

Euskara, Gaztelania, Ingelesa

Modalitatea

Zuzeneko hezkuntza

PDF Katalogoa

Titulua lortzeko derrigorrezko eskakizuna

Enpresan eredu DUALean egindako ikasketa jarduerak eta Gradu Amaierako Lana, Ingeniaritzako bigarren erdian egiten dira. Formazio izaera duten jarduera dira eta burutzea derrigorrezko eskakizuna da titulua lortzeko.

 

WBL metodologia (Work Based Learning edo Lanean Oinarritutako Ikaskuntza)

Mekatronika Ingeniaritzako Graduan, ikaslea hirugarren ikasturtetik aurrera joaten da enpresara, eta han, WBL metodologian oinarrituz (metodologiaren filosofiak “eginez ikastea" du oinarri), bere curriculum ikaskuntza osatuko duten zeregin eta jarduerak egiten ditu. Jarduera horiek Goi Eskola Politeknikoko ikasgelan, tailerretan edo laborategietan egindakoei gehitzen zaizkie.

Lagundu, jarraipena egin eta ebaluatzeko, ikasleak enpresako eta Goi Eskola Politeknikoko tutore bana izango ditu ondoan.

 

Gradu Amaierako Lana seihileko batean

Mekatronika Ingeniaritzako Graduaren azken seihilekoan, ikasleak gradu amaierako lan bat egiten du, lanaldi osoa horretan jardunez, eredu DUALaren barruan jarduerak egin dituen enpresan bertan. Gradu amaierako lan horretan, ikasleak praktikan jartzen ditu aurreko seihilekoetan bereganatu dituen ezagutza eta gaitasunak. Lana egitea ezinbesteko baldintza da titulua eskuratzeko.

Behar bezala garatzen direla bermatzeko, Goi Eskola Politekniko honetan Proiektuak koordinatzen dituen talde bat dago, bilketa, esleipen eta gainbegiratze prozesuak kudeatzeko ardura duena, bai marko DUALaren ereduaren barruan eta baita Gradu Amaierako Lanak ere.

Bai eredu DUALaren barruan enpresan egindako jarduera kurrikularrak bai gradu amaierako lana, biak ere prestakuntza jarduerak dira, ikasketak amaitu dituenarentzat lanerako sarbide interesgarriak.

Bai enpresan ikaskuntzako jarduerak egin bitartean (eredu DUALa) bai gradu amaierako lana egin bitartean, normalean ikasleek 500 € inguruko poltsa bat jasotzen dute hilean, ikasketetarako lagungarri.

 

Unibertsitatea baino gehiago gara