Aurkezpena

Titulazio Oficiala

Mekatronikako Ingeniaritzan Graduatua

Iraupena

240 ECTS

4 urte

Campusa

Arrasate-Mondragón, Bilbo (As Fabrik. Zorrotzaurre)

Plazak

80 plaza

Hizkuntzak

Euskara, Gaztelania, Ingelesa

Modalitatea

Zuzeneko hezkuntza

PDF Katalogoa

Goi Eskola Politeknikoa hiru campusetan banatzen da

Goi Eskola Politeknikoa lau campusetan banatzen da: Arrasateko campusa (Arrasate), Goierriko campusa (Ordizia), Donostialdeko campusa (Orona Ideo-innovation city) eta Bilboko campusa. Gure jarduera nagusiak prestakuntza, ikerketa, garapena eta berrikuntza dira.

Arrasateko Campusa

Campus hau bi gune ezberdinek osatzen dute. Alde batetik Goi Eskola Politeknikoa historikoki kokatuta egon den gunea daukagu. Bertan, zure prestakuntzarako beharrezkoak izango diren instalakuntzez gain (liburutegia, laborategiak, tailerrak…), kirol-instalakuntzak, kantina eta balio anitzeko gelak ere aurki ditzakezu. Beste alde batetik, eta gune honetatik oso gertu, Garaia Berrikuntza Gunean kokatzen den eraikina daukagu. Bertan, Informatika eta elektronikarekin zerikusia duten ikasketak ematen dira, eta arlo honetako ikasketetara egokitutako punta-puntako laborategiak hornituta daude. 

Bilboko Campusa

2020-2021 ikasturtetik aurrera Mondragon Unibertsitateak gradu eta master titulazio berrien eskaintza zabaldu du Bilbon, horien artean dago Ingeniaritza Mekatronikoa Gradua. Campus berri hau Zorrotzaurreko irlan kokatzen da.

Unibertsitatea baino gehiago gara