Praktikak eta gradu bukaerako lana

Titulazio Ofiziala

Gradua Industria Elektronikako Ingeniaritzan

Iraupena

240 ECTS

4 urte

Campusa

Arrasate

Plazak

45 plaza

Hizkuntzak

Euskara, Gaztelania, Ingelesa

Modalitatea

Zuzeneko hezkuntza

PDF KATALOGOA

Gradu Bukaerako lana

Gradu Bukaerako Lana eta hauei erlazionatutako praktikak Ingeniaritzako ikasketen bukaerako fasean gauzatzen dira 10 hilabetez lanaldi osoko dedikazioarekin. Esan dezakegu prestakuntza izaera duen jarduera bat dela eta horiek gauzatzea ezinbesteko baldintza direla titulua lortzeko.

Modu egokian garatzen direla bermatzeko, Goi Eskola Politeknikoan proiektuen koordinatzaile talde bat daukagu kaptazio prozesua kudeatzeko eta Gradu Bukaerako Lan hauek esleitu eta ikuskatzeko.

Gradu Bukaerako Lana egiten den bitartean, ikasleak lan esperientzia profesional bat bizitzeko aukera izango du atzerriko edo bertako Enpresa, Unibertsitate edo Zentro Teknologikoetako beharrei erantzunez. Lan hau egiten duten bitartean ikasleek prestakuntza akademikoan jaso dituzten ezagutza eta konpetentziak ingurune erreal batean aplikatzeko aukera daukate eta modu horretan konpetentzia berriak eskuratzen dituzte. Honek guztiak, lan profesionala egiteko prestatzen ditu, proiektua garatu duten erakundeetan errazago integratzea ahalbidetzen die edota euren enpresa ekimena hasteko aukera eman die.

2012ko hirugarren hiruhileko LANBIDEko txostenaren arabera Goi Eskola Politeknikoko ingeniaritza ikasleen %30 gradu/master amaierako lana amaitutakoan kontratatu zituzten lan hau egin zuten enpresan. (unibertsitate sistema barneko tasa altuenetariko bat)

Gradu Bukaerako Lanak, normalean, Enpresetan gauzatzen dira eta lanaldi-osoz, eta ikasleek laguntza-poltsa bat jasotzen dute 500€ ingurukoa. (azken 5 urtetan gradu honetan ikasle guztiek lortu zuten beka hau).

 

Unibertsitatea baino gehiago gara