Praktikak eta Gradu bukaerako lana

Titulazio Ofiziala

Industria Diseinuko eta Produktu Garapeneko Ingeniaritzan graduatua

Iraupena

240 ECTS

4 urte

Campusa

Mondragon/Arrasate

Plazak

70 plaza

Hizkuntzak

Euskara, Gaztelania, Ingelesa

Modalitatea

Zuzeneko hezkuntza

PDF katalogoa

Gradu Bukaerako Lana eta praktikak enpresan

Ingeniaritza ikasketen azken fasean egiten den Gradu Bukaerako Lana eta hauei erlazionatutako praktikak, formazio jarduera bat dira eta titulua lortzeko ezinbesteko baldintza. Goi Eskola Politeknikoan ikasleak praktikak edo proiektuak modu egoki batean garatzen ari direla bermatzeko, Proiektuen koordinatzaile talde bat dago ikasleen Gradu Bukaerako zein Master Bukaerako Lanen kaptazioaz, banaketaz eta gainbegiratzeaz arduratzen dena.

Gradu Bukaerako Lana egiten den bitartean, ikasleak lan esperientzia profesional bat bizitzeko aukera izango du atzerriko edo bertako Enpresa, Unibertsitate edo Zentro Teknologikoetako beharrei erantzunez. Lan hau egiten duten bitartean ikasleek prestakuntza akademikoan jaso dituzten ezagutza eta konpetentziak ingurune erreal batean aplikatzeko aukera daukate eta modu horretan konpetentzia berriak eskuratzen dituzte. Honek guztiak, lan profesionala egiteko prestatzen ditu, proiektua garatu duten erakundeetan errazago integratzea ahalbidetzen die edota euren enpresa ekimena hasteko aukera eman die.

Gradu Bukaerako Lan gehienak enpresan egiten dira, normalki, enpresa batean eta egun osoko jardunean eta horregatik, ikasleek hilean 500€ -ko diru laguntza bat jasotzen dute ikasketetarako.

Testigintzak

Iratxe Arbulo Ramos

TFG: "Martillería I+D+i" // Corporación Patricio Echevarría S.A. (Legazpi)

"Corporación Patricio Echeverría, eraikuntza, nekazaritza eta lorezaintza alorrean garrantzia handiko enpresa da. Gradu amaierako proiektu honen helburu nagusia, mailuen heldulekuen kontzeptu berriak sortzea eta garatzea izan da, kostuak gutxituz baina erresistentzia, zehaztasuna, ergonomia, erabilgarritasuna edo diseinua bezalako balore ezinbestekoak mantenduz beti ere. Proiektu honek balio izan dit material berrien ezagutza handitzeko, kontzeptu berriak garatzeko eta produktu berrien industrializazio fasera gerturatzeko."

 

Iván González Alonso

TFG: "Modernizaziorako kontzeptuen azterketa eta garapena" // MU-DBZ - Diseinuko departamentuan

“Espainian jasokuntza liderra den Orona enpresaren, LKS Diara diseinu estudioaren eta Mondragon Unibertsitatearen lankidetzari esker, gaur egungo enpresen errealitateari egokitzen zaion ikerketa proiektu batean lan egin ahal izan dut. Lanaren ardatza izan da modernizazioa babesteko kontzeptu berritzaileak aztertu, hobetzeko aukerak identifikatu eta garatzea, Orona markaren balion bitartez. Oso esperientzia positiboa izan da, eta bertan disfrutatu, nire ezagutza praktikan jarri eta, batez ere, ikasi ahal izan dut. Gaur egun antzeko ezaugarriak dituen beste proiektua batean jarraitzen dut lantaldean murgilduta, graduondoko ikasketetan jarraitzen dudan bitartean”.

 

Unibertsitatea baino gehiago gara