Praktikak eta gradu bukaerako lana

Titulazio Ofiziala

Industria Antolakuntzako Ingeniaritzan graduatua

Iraupena

240 ECTS

4 urte

Campusa

Arrasate-Mondragón

Plazak

65 plaza

Hizkuntzak

Euskara, Gaztelania, Ingelesa

Modalitatea

Zuzeneko hezkuntza

PDF Katalogoa

Gradu Bukaerako Lana

Ingeniaritza ikasketen azken fasean egiten den Gradu Bukaerako Lana eta hauei erlazionatutako praktikak, formazio jarduera bat dira eta titulua lortzeko ezinbesteko baldintza. Goi Eskola Politeknikoan ikasleak praktikak edo proiektuak modu egoki batean garatzen ari direla bermatzeko, Proiektuen koordinatzaile talde bat dago ikasleen Gradu Bukaerako zein Master Bukaerako Lanen kaptazioaz, banaketaz eta gainbegiratzeaz arduratzen dena.

Gradu Bukaerako Lana egiten den bitartean, ikasleak lan esperientzia profesional bat bizitzeko aukera izango du atzerriko edo bertako Enpresa, Unibertsitate edo Zentro Teknologikoetako beharrei erantzunez. Lan hau egiten duten bitartean ikasleek prestakuntza akademikoan jaso dituzten ezagutza eta konpetentziak ingurune erreal batean aplikatzeko aukera daukate eta modu horretan konpetentzia berriak eskuratzen dituzte. Honek guztiak, lan profesionala egiteko prestatzen ditu, proiektua garatu duten erakundeetan errazago integratzea ahalbidetzen die edota euren enpresa ekimena hasteko aukera eman die.

Gradu Bukaerako Lan gehienak enpresan egiten dira, normalki, enpresa batean eta egun osoko jardunean eta horregatik, ikasleek hilean 500€ -ko diru laguntza bat jasotzen dute ikasketetarako.

Testigantzak

Aitor Insausti eta Ander Etxeberria

Aluminox-en

"Gure Gradu Bukaerako Lana Aluminoxen egiteak, GEPen landuriko ezagutzak aplikatu eta konpetentzien garapen sakonago bat lortzeko balio izan digu.Arlo akademikotik landutako ezagutzak, hala nola, logistika, kalitatearen kudeaketa, ekoizpenaren programazioa edo hornitzaileekin harremana eta negoziazioa lan eremu errealean bizi ahal izan ditugu. Aho batez esan dezakegu esperientzia hau oso positiboa izan dela, bai guretzako eta baita enpresarentzako ere, behin proiektua bukatuta Aluminoxen lanean jarraitzen bait dugu, baina orain enpresako lan taldeko partaide bezala."

 

Eider Goñi

"Kalitate Gestorea" // Ulma Packaging-en

"Ekoizpen zein kudeaketa prozesu eta zerbitzuen etengabeko hobekuntza, enpresen errendimentu jasangarriaren giltzarri da. Ulma Packaging, errealitate honen ezagutzaile izanik, Mondragon Unibertsitatearekin elkarlanean dihardu Gradu Bukaerako Lanen garapenenan ikasleen formazioa ahalbideratuz. Zentzu honetan, Industria Antolakuntzako Gradu Bukaerako Lana garatzen duten ikasleen lan eremua kalitatearen eta ekoizpenaren kudeaketa, logistika eta prozesuen kudeaketa izan ohi dira. Azken urte hauetan, enpresarentzako oso onuragarriak izan diren proiektuak garatu dituzte Industria Antolakuntzako ikasleek, hauetako hainbat, behin Gradu Bukaerako Lana bukatuta, gure enpresa proiektuaren partaide izatera pasa direlarik."

 

Unibertsitatea baino gehiago gara