Aurkezpena
Basque Culinary Center
Zientzia Gastronomikoen Fakultatea - Basque Culinary Center 15.000m2-ko eta bost solairuko eraikin batean dago. Miramon Teknologia Parkean dago, Donostian, naturan eta ingurnean ederki txertatuta, eta irudi berritzaile, iradokitzaile eta ausarta eskaintzen du. Eraikin funtzionala da, ekipamendurik hoberenaz hornituta, ikasleek ahalik eta era arinenean eta praktikoenean egin ditzaten ikasketak.
Fakultateak punta-puntako instalazioak eskaintzen ditu. Bertan, hainbat eta hainbat eremu aurkituko dituzte ikasleek: sukalde-praktikarako tailerrik hoberenak, dastaketak egiteko aretoak, zentzumen-probak egiteko aretoak, laborategiak, sukaldaritzan ezarritako goi teknologia, praktikak egiteko jatetxeak, argazkigintza eta bideo postprodukziorako tailerra, lan- eta ikasketa-eremuak, liburutegia eta auditoriuma.