Sarrera profila

Titulazio Oficiala

Energiaren Ingeniaritzan Graduatua

Iraupena

240 ECTS

4 Urte

Campusa

Donostialdea

Plazak

40 plaza

Hizkuntzak

Euskara, Gaztelania, Ingelesa

Modalitatea

Zuzeneko hezkuntza

PDF Katalogoa

SARTZEKO PROFIL GOMENDATUA

Sartzeko bi profil egoki identifikatu dira: Alde batetik Gradura aurretik Batxilergo ikasketak eginda sartzen diren ikasleak; eta bestetik, Goi Mailako Lanbide Heziketa egin duten ikasleak.

Batxilergotik sartzen diren ikasleak

Teknologia edo Natur Zientziatako batxilergoa egitea gomendatzen da (LOGSE izanez gero), eta Zientzia eta Teknologia batxilergoa (LOE izanez gero); eta zehazki hurrengo ikasgaietako 3 edo 4 ikasgai: “Lurra eta ingurumeneko zientziak” “Elektroteknia”, “Fisika”, “Matematika II” eta “Teknologia industrialak II”.

Goi Mailako Lanbide Heziketatik sartzen diren ikasleak

Goi Mailako Prestakuntza Zikloak edo titulu honekin zerikusia dutenak egin izana gomendatzen da, hala nola "Zentral elektrikoak" eta "Energia berriztagarriak" Goi Mailako Prestakuntza Zikloak.

IKASLEEN PROFIL KOMUNAREN EZAUGARRIAK, SARBIDEA EDOZEIN IZANDA ERE

Ikasketen ardura duen Goi Eskola Politeknikoko politika linguistikoa kontuan hartuz, ikasleek kredituen %60 inguru euskaraz egitea aurreikusi da, %20 inguru gaztelaniaz eta gainerako %20 ingelesez.

Hori dela eta, komenigarria da ikasleek aurretik hizkuntza konpetentzia hauek izatea:

HIZKUNTZA IRAKURRI HITZ EGIN IDATZI
Euskara C1* C1 C1
Gaztelania C1 C1 C1
Ingelesa B2* B1* B2

*Europako Hizkuntzetarako Erreferentziazko Esparru Komunak ezarritako mailak: Ikaskuntza, irakaskuntza eta ebaluazioa.

Azkenik, komenigarria izango litzateke ikasleak ingeniariaren lanak ingurumenean eta gizartean izan dezakeen inpaktuarekin lortutako kezka izatea.

Azpiatal honetan adierazitakoak gomendioak dira soilik eta ez dira eskatuko ikasketetan sartzeko aurre baldintza moduan salbuespenezko egoeratan izan ezik. Adibidez euskararen kasuan, ikasketen %60a hizkuntza honetan izango denez, EAEko ikasleak autobaztertu egingo dira. EAE kanpokoak diren ikasleen kasuan C1 mailaren baliokidea eskuratu dela ziurtatzea eskatuko da (Europako hizkuntzen erreferentzia esparru komunaren arabera: Ikaskuntza, Irakaskuntza, Ebaluazioa).

Ingelesari dagokionean, ikasketetara sartzerakoan, ikasleak hizkuntzaren ezagutza maila identifikatzea ahalbidetuko duen proba bat egin beharko du. B1* mailaren baliokidea ziurtatzen ez dutenek, "Zientzia eta teknikarako ingelesa" ikasgaia egin beharko dute (edo baita “testu zientifiko-teknikoen erredakzioa ingelesez”).

Unibertsitatea baino gehiago gara