Praktikak eta gradu bukaerako lana

Titulazio Oficiala

Energiaren Ingeniaritzan Graduatua

Iraupena

240 ECTS

4 Urte

Campusa

Donostialdea

Plazak

40 plaza

Hizkuntzak

Euskara, Gaztelania, Ingelesa

Modalitatea

Zuzeneko hezkuntza

PDF Katalogoa

Titulua lortzeko beharrezkoa den eskakizuna

Gradu Bukaerako Lana eta hauei erlazionatutako praktikak Ingeniaritzako ikasketetako bukaerako fasean gauzatzen dira lanaldi osoko 10 hilabeteko iraupenarekin, non aktibitate hezigarria den eta bere burutzea nahitaezko betebeharra den titulua lortzeko.

Ondo burutzen direla bermatzeko, Goi Eskola Politekniko honetan proiektuen koordinatzaile talde bat daukagu, kaptazio prozesua gestionatu eta ikasleek egindako Gradu Bukaerako Lanak izendatu eta ikuskatzeaz arduratzen direnak.

Ikasleak Gradu Bukaerako Lana burutzen duen bitartean Enpresetan, Unibertsitate eta Zentro teknologikoetan, nazional eta atzerrikoetan, dituzten beharrak beteko dituen esperientzia profesionala bizitzeko aukera profesionala dute. Proiektuan zehar, ingurugiro erreal batean ikasleek formazio akademikoan zehar ikasitako konpetentziak aplikatzen dituzte eta berri batzuk eskuratzen dituzte, hauen bitartez jarduera profesionaletara prestatzen dira eta garatutako instituziotan integrazioa errazten dute edota beraien enpresa propioarekin hasteko ekimen enpresariala bultzatu.

Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoko LANBIDEKO 2012ko hirugarren hiruhileko txostenaren arabera, ingeniaritzako ikasleen %30 a kontratatua izan zen gradu bukaerako lana bukatu ostean enpresa berdinean (unibertsitateko sistema barneko tasarik altuenetariko bat).

Gradu Bukaerako Lanak, normalean, Enpresetan gauzatzen dira lanaldi-osoz, eta ikasleek laguntza-poltsa bat jasotzen dute hileko 500€ ingurukoa (aurreko ikasturtean Goi Eskola Politeknikoko ikasleetatik %98ak jaso zuen beka hau).

 

Unibertsitatea baino gehiago gara