Aurkezpena

Titulazio Oficiala

Energiaren Ingeniaritzan Graduatua

Iraupena

240 ECTS

4 Urte

Campusa

Donostialdea

Plazak

40 plaza

Hizkuntzak

Euskara, Gaztelania, Ingelesa

Modalitatea

Zuzeneko hezkuntza

PDF Katalogoa

Orona Ideo

Orona Ideo berrikuntzaren ekosistema bat da; bertan, ezagutzak (Mondragon Unibertsitatea), enpresak (Orona) eta ikerketak (Ikerlan-IK4) bat egiten dute berrikuntza sare bat sortzeko helburuarekin.

Agente guztiek sinergiak batuz lan egingo dute ondorengo helburuekin: etorkizuneko erronkei erantzun, berrikuntzaren emaitzak aplikatu eta ingurunea ezagutza berriekin aberastu.

Ezagurtza-Enpresa-Ikerketa

Hiru arlo horien arteko gertutasunari esker, gure ikasketak praktikoagoak, errealagoak eta aplikagarriagoak dira. Parke osoa etorkizuneko teknologien eta esperimentazioaren laborategi bat da. Bertan ikasleak, ikasketak – heziketa programa eguneratua dutenak- eta praktikak aldi berean egiteko aukera izango du.

Orona Ideo hiri-ingurunean modu ezin hobean txertatuta dagoen berrikuntza zentroa da. Zero energiako eraikuntzak eta arkitektura garaikidea izan dira iraunkortasunaren ardatzak proiektu hau eraikitzerakoan. Eraikuntza guztiek prozesu berriztagarrien bidez energia ekoizteko gaitasuna dute, hori guztia `Energy Service Company`ren bidez kudeatuta.

Nabarmenki funtzionala den diseinua du, eta beste zerbitzu batzuen artean ondorengoak ditu: irakasteko eta ikerketarako laborategiak, proiektuen gelak, ikasgelak eta liburutegia. Proiektua bere osotasunean bukatzen denean, aisialdirako guneak eta hiri-gune berritzaileak izango ditu, esate baterako EcoBoulevard-a.

Unibertsitatea baino gehiago gara