LAP eta ingurumena
LAP
Mondragon Goi Eskola Politeknikoarentzat eta Mondragon Unibertsitatearentzat lehentasuna da unibertsitateko komunitate osoaren segurtasun eta osasuna bermatzea.Baita ere, bizitza eta lan ohitura ahalik eta osasuntsuenak sustatzea.
Funtzio honen zati handi bat Segurtasun eta Osasun arloak egiten du, baina guztion lankidetza beharrezkoa da. Zentzu honetan, web gune honek misio hori lortzeko tresna bat izan nahi du.
Gure iritziz, irakaskuntzako erakunde ororen betebeharra da etorkizuneko profesionalak estimulatzea hainbat balio prebentibo zehazteko, gure erakunde eta enpresetan prebentzioaren kultura sortzen erabakimenez jardun dezaten, lan ingurune gero eta osasungarriagoak sustatzeko nahi dugun duen inflexio puntua bultzatzeko.
Web gune hau azken helburua lortzeko pausotxo bat da. Baita prebentzio arloak egiten duena ezagutarazteko modu bat ere.
Proposatzen den Portaera Kodearen asmoa da MGEPen interbentzio eta babeserako hartu beharreko prebentzio neurriak ezartzea, arrisku psikosozialari dagokionez.
Portaera kodea
Dokumentu honek MGEPen interbentzio eta babeserako hartu beharreko prebentzio neurriak definitzen ditu.
Ingurumena
Gaur egun denok dakigu zein garrantzitsua den ingurumena babestea, eta horregatik nahitaezkoa da erakunde orok, edozein motatakoa izanik ere, ingurumen iraunkortasunaren kontzeptua bere barne politiketan txertatzea. Aurreko guztiagatik, MGEPek ere norabide horretan jardun behar du, alde batetik, bere jarduera hezitzaile eta ikertzailearen ingurumen inpaktua ebaluatuz, ahalik eta gehien murrizteko, eta, bestetik, bertatik aterako diren etorkizuneko profesionalak sentsibilizatuz, ingurumenari lotutako guztia defenda dezaten.
MGEPen, lan horren emaitza gisa, IHOBE-Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoaren EKOSKAN ziurtagiria lortu dugu, Ingurumenaren arloan egiten dugun lanaren aitortza moduan
Ingurumena LAP eta kalitateko politika eta helburuak
Ekoskan Ziurtagiriaren ezarpena
- Ingurumen portaeraren adierazleak
- Ekoskan ziurtagiria