Gradu/Master Bukaerako Lanak

GRADU/MASTER BUKAERAKO LANA, GURE INGENIARIEN FORMAKUNTZA-PROZESUKO PARTE GARRANTZITSUA

Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoko (GEP) Gradu/Master Bukaerako Lanak (GBL/MBL) hainbat helburu uztartzen ditu:
 
Batetik, guretzat garrantzi handia du GEPko ingeniarien prestakuntza-prozesuak, eta ikasleak geroago lanean beharko dituen ezaugarrien inguruko proiektu bat gauzatuz ingeniari bezala duen tutorepeko lehen esperientzia profesionala eskaini nahi zaio.
 
GEPko ingeniaritzetako ikasketa-planak ikasleek prestakuntza-prozesuan lana eta ikasketak uztartzeko moduan antolatu dira. Horri esker, ikasle gehienek harreman estua izan dute enpresarekin beren prestakuntza-prozesuan zehar. Halere, GBL/MBLaren bidez ikasleen eta enpresen artean haien ezaugarri profesionalen araberako harremana finkatu nahi dugu, hau da, ikasleei ingeniari lana zertan datzan erakutsi nahi zaie.
 
Bestalde, Gradu/Master Bukaerako Lanen bidez zerbitzu bat eskaini nahi zaie enpresei, halaber, eta horrek garrantzi handia du bi aldetatik:
 
  1. Enpresei teknologia eta antolakuntza alorreko garapenean laguntzen zaielako. Ikasleen prestakuntza oso handia izaten da, esperientziadun profesionalak izan gabe ere. Horri esker, urtebeteko GBL/MBL egin ondoren lortutako emaitzak oso onak izaten dira.
  2. Langile trebatu eta ondo prestatuak erakartzeko aukera ematen duelako. Ikasleak gehienetan lanaldi osoan aritzen dira beren proiektuak enpresetan lantzen. Bitarte horretan, ikasleak enpresa, hango teknologia, antolakuntza, kultura, prozedurak, etab. ederki ezagutzera iristen dira eta enpresako lan-taldeetan txertatzen dira. Enpresek ere ikasleak prestatzen dituzte, haiek ezagutu eta baloratzen dituzte, eta, horri esker, errazago ikusten dute egokiak ote diren beren plantillan hartzeko.