Sariak
SARIAK
- Proiektua garatzeko 3 Beka lortzeko aukera 10 hilabeteko iraupenarekin (hilero 600 € pertsonako). Epaimahaiak erabakiko zein izango den eskainiko dituen beka kopurua eta proiektu bati Beka bat baino gehiago emateko aukera.
- Proiektu bakoitzeko Gastu Operatiboen finantziazioa: 2.000 € eta 5.000 € artean (proiektu bakoitzaren planteamenduaren arabera zehaztuko da)
- Garapen Teknologikoa amaitzeko laguntza:
- Kasu bakoitzean aztertuko den finantziazioa ( gehienez 10.000 € proiektuko).
- MGEPeko Karrera Amaierako Proiektu bat proiektua laguntzera bideratzea.
- MGEPeko laborategi eta azpiegiturak erabiltzeko aukera (kasu bakoitzean aztertuko da).
- Laguntza teknikoa jasotzeko aukera MGEPeko irakasleen eskutik (kasu bakoitzean aztertuko da).
- Proiektua garatzeko tutoretza.
- Finantziazio gehigarria bilatzeko laguntza
- Enpresa Proiektua garatzen den bitartean BIC Gipuzkoa Arrasatek Saiolanek Garaia Berrikuntza Gunearen barruan duen gunean kokatzeko aukera.
ALDEEN KONPROMEZUAK
Lehiaketako erakunde sustatzaileak: MGEP, BIC Gipuzkoa Arrasate - Saiolan eta Mondragoneko Sustapen Zentroak honako konpromiso hauek hartzen dituzte:
- Jasotako proiektu guztiekiko konfidentzialtasuna mantentzea.
- Jasotako proiektu proposamen guztiak aztertzea eta zehaztutako irizpideak zeintzuk betetzen dituzten ebaluatzea.
- Irizpideak betetzen dituzten proiektu guztietako talde ekintzaileekin bilera bat egitea aurkeztutako proiektuaren edukian sakontzeko.
- Bilera egin den proiektu guztietako proiektua - talde ekintzailea binomioa ebaluatzea eta talde ekintzaile bakoitzari emaitzaren berri ematea.
- Proiektu sarituak badaude, honako laguntza jasoko dute:
- Talde ekintzailearentzako beka edo bekak. Beka kopurua kasu bakoitzean eta proiektuaren arabera baloratuko da. Bekaren zenbatekoa pertsonako 6.000 eurokoa izango da.
- Gastu operatiboen finantziazioa. Finantzatuko diren gastu operatiboen zenbatekoa kasu bakoitzean eta proiektuaren arabera baloratuko da. Gehienez 5.000 euro izango dira.
- Garapen teknologikoa amaitzeko laguntza, honako kontzeptuen bidez:
- Kasu bakoitzean aztertuko den finantziazioa (gehienez 10.000 € proiektuko).
- MGEPeko Karrera Amaierako Proiektu bat proiektua laguntzera bideratzea.
- MGEPeko laborategi eta azpiegiturak erabiltzeko aukera.
- MGEPeko irakasleen laguntza teknikoa jasotzeko aukera.
- Proiektu bakoitzaren beharrak aztertuko dira eta ondoren, zehaztuko da zein laguntza mota eman Garapen Teknologikoaren finantziaziorako.
- BIC Gipuzkoa Arrasate-Saiolan taldearen tutoretza proiektuaren garapenean.
- Finantziazio gehigarria bilatzeko laguntza.
- BIC Gipuzkoa Arrasatek Saiolanek Garaia Berrikuntza Gunearen barruan duen gunean kokatzeko aukera.
Lehiaketan euren proiektuagatik saria jaso duten pertsonek honako konpromiso hauek hartzen dituzte:
- Proiektuaren garapenari %100eko dedikazioa eskaintzea. Talde ekintzailea pertsona ezberdinek osatzen badute eta guztiek ez badute bekarik jasotzen, eskakizun honek bekaren onuradunei bakarrik eragingo die.
- Profesionalki jarduera berria martxan jartzen eta ustiatzen lan egitea, enpresa proiektua amaitzerakoan hau bideragarria bada behintzat.