Enpresa Sortu
ENPRESA SORTU
2018ko Edizioa - 2018 - 2019 Ikasturtea
ENPRESA SORTU Lehiaketaren Oinarriak
HELBURUA
MGEPeko ikasle eta ikasle ohiei profil teknologikoa eta berritzailea duten enpresa berriak sortzen laguntzea. Era berean, kontuan hartuko dira MGEPeko langileek aurkeztuko proiektuak.
PARTE HARTZAILEAK
Lehiaketan titulu guztietako ikasleek parte hartu ahal izango dute, baita Mondragon Goi Eskola Politeknikoa, S. Coop.-eko irakasle eta ikertzaileek ere.
Ikasle ohien kasuan, MGEPetik irten eta 5 urteko epe bat zehaztu da.
Proiektuak pertsona edo talde ekintzaile batek aurkeztu ahal izango ditu. Bi kasuetan, konpromisoa hartzen dute proiektua garatzeko, amaieran (bideragarria bada) jarduera berria martxan jarri eta ustiatzeko jarrera pertsonalarekin, eta proiektuaren garapen fasean %100eko dedikazioa eskaintzeko jarrerarekin.