Mondragon Goi Eskola Politeknikoko 2020-2021 ikasturteko jarduerak garatzeko plana

2020-2021 ikasturteko jarduerak garatzeko plana Mondragon Goi Eskola Politeknikoan

Covid-19ak sortu duen osasun krisiari aurre egiteko, eta era berean, gure Hezkuntza Eredu propioak oinarri dituen kalitatezko hezkuntza, egokitua eta gertukoa mantenduaz, Mondragon Goi Eskola Politeknikoan (MGEP) gure instalakuntzak (gela eta laborategiak) eta ikasketak metodoa egokitu ditugu. Jardueraren Garapen Plana dokumentuan azaltzen da 20/21 ikasturtean hezkuntza aktibitatea nola eramango den aurrera, bertan Kontingentzia Plana ere azaltzen da, ikasturtean zehar krisi egoera bat sortuko balitz aplikatuko litzatekeena. Beste aldetik, Covid-19aren aurrean Jarduteko Protokoloan biltzen dira MGEPen modu presentzialean jarduten duten pertsona guztiek jarraitu beharreko segurtasun jarraibideak. Bi dokumentuak aplikagarriak dira campus guztietarako eta hezkuntza maila guztietan (heziketa zikloak, graduak, masterrak eta doktorego programak).

Goi mailako kalitatezko hezkuntza orokor bat bermatzeko hezkuntza presentziala modelorik egokiena dela uste dugu, eta 2020-2021 ikasturtean modalitate presentzial hau beste metodologia eta teknologia digital batzuekin osatuko da. Beste aldetik, ikasle eta langileen osasuna gure prioritatea denez, gure irakaskuntza instalazioetan beharrezko inbertsioak egin ditugu segurtasun jarraibideak bete ahal izateko. Guztia prest daukagu kalitatezko hezkuntza malgu eta pertsonalizatua eskaintzeko etorkizunean eman daitezkeen egoerei aurre egiteko.

 

pdf

Jardueraren Garapen Plana 2020-2021 ikasturterako Mondragon Goi Eskola Politeknikoan

 

pdf

Covid-19aren aurrean Jarduteko Protokoloa Mondragon Goi Eskola Politeknikoan

Unibertsitatea baino gehiago gara