Eskaintza

GURE HELBURU NAGUSIA, LAN MUNDUAN LEHENBAILEHEN TXERTA ZAITEZTEN BEHAR DITUZUEN BALIABIDEAK ZUEN ESKU JARTZEA DA

  • Gaur egun, hautaketa prozesuak inplikazio handiagoa eskatzen dutelako.
  • Lan aurkitzeko behar dituzuen konpetentziak garatzeko eta lana aurkitzeko aukerak handitzeko.
  • Informazio egokia lortzeko. Bi esparru lantzen ditugu: batetik kanpokoa, nola dagoen lan merkatua y norantz doan, zein profil eskatzen diren gaur egun... eta bestetik barnekoa, zer daukagun guk eskaintzeko, zeintzuek diren gure interes zehatzak, gure ahulezia eta indarguneak eta lana bilatzerako unean gure hobekuntzak.
  • Zer lortu nahi dugu jakiteko eta nora jo behar dugun gure helburua lortzeko aukera gehiago izan dezagun eta zein estrategia zehaztu horretarako.
  • Benetan baliagarria den informazioa lokalizatu ahal izateko
  • Zure lanean aldaketa bat eman behar baduzu, laguntza izateko.

ORIENTAZIO PERTSONALIZATUA

  • CV.
  • Taldeko formazioak (Linkedin, CV, Lan elkarrizketak, Marka Pertsonala, Bekak eta praktikak...).
  • Lan merkatuari buruzko informazioa.
  • Altak, bajak eta modifikazioan Lanbiden (Euskal enplegu zerbitzua). Unibertsitate bezala, Lanbideko zentro kolaboratzailea gara.
  • Lan bilaketaren inguruan kontsultak.
  • Hainbat lan poltsaren koordinazioa.
  • Lan bitartekaritza.
  • 2.0 lan bilaketak.
  • Gure ikasleen jarraipena. Lan munduan sartu ahal izateko, behin ikasketak bukatu ondoren, ikasleak zertan ari diren jakitea nahi izaten dugu.