Dokumentuak egiaztatzea

 Dokumentuak egiaztatzea (EKS)

Zerbitzu honen bidez Mondragon Unibertsitateak emandako EKS kodea duen edozein dokumentu kontsulta dezakezu.

Funtzionalitate hau erabilgarria da, Mondragon Unibertsitateak emandako dokumentu elektronikoa inprimatzean, beste erakunde batean aurkezteko, beste erakunde horrek egiztatu dezakeelako aurkeztutako dokumentua egiazkoa dela eta ez dela aldatu.

Zer da egiaztapen-kode segurua (EKS)?

EKS edo dokumentuak egiaztatzeko kode segurua, Mondragon Unibertsitateak igorritako edozein dokumentu elektroniko modu bakarrean identifikatzen duten digito-multzo bat da. Kode hori dokumentu bakoitzaren orrialde bakoitzean inprimatuta dago eta jatorrizko dokumentu elektronikoarekin alderatzeko aukera ematen du, kopia autentiko bihurtuz.

Nola egin egiaztapena?

Dokumentu bat formatu elektronikoan edo EKS duen paperaean baliozkoa del aegiztatu behar due edonork zerbitu honetan sartu ahal izagno du.

Aplikazioak dokumentuaren EKS osatzen duten digitoak eskatuko dizkizu, eta dokumentu elektroniko baliokiea bueltatuko dizu, erantsitako sinadura elektronikoekin. Erabiltzaileak, orduan, bere dokumentuarekin alderatu ahal izango du.

Elektronikoki sinatutako dokumentuak baliozkotzea

Dokumentua egiaztatzea gain, sinadura baliozkotu nahi baduzu, Ogasuneko edo Administrazio Publikoetako Ministerioaren "VALIDE" plataforman sar zaitezke, sinadura digital baten baliozkotasuna egiaztatzeko eta dokumentu elektroniko baten sinatzaileen nortasuna egiaztatzeko @sinadua plataformaren bidez.

Egiaztapen kodeak huts egiten badu...

Sartutako egiaztapen-kodea zuzena dela konprobatu eta saiatu berriro.

Akatsak jarraitzen badu, jarri harremanetan Mondragon Unibertsitatearekin helbide elektroniko honetara idatzita: csv@mondragon.edu