Berriak

Ikastaroa Lantaldeak Erraztea Espezializazio ikastaro laburra eskainiko dugu 2024ko urtarrilean 2023·11·20
Hilabeteko ikastaro hau zuzenduta dago enpresa erakundeetako ikaskuntza prozesuen eta ezagutzaren kudeaketaren arduradunei eta langile teknikoei, talde prozesuak aktibatzeaz arduratzen diren eragile kulturalak eta gizarte hezitzaileak eta edozein diziplinatako lantaldeen lidergoaren ardura duten profesionalei.

Lehiaketa VIVID MTA inkubagailuaren II. edizioaren lehiaketa egin da, LEINN graduko ikasleek osatutako talde mentorizatu berri batekin 2023·11·17
Emplea Fundazioak eta Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateko nazioarteko ekintzailetza-sareak, Mondragon Team Academyk, jardunaldi bat antolatu dute VIVID MTA inkubagailuaren bigarren edizioa osatuko duen taldea hautatzeko

TESIA Maitane García López ikasleak BIKAIN kalifikazioa lortu zuen CUM LAUDE aipamenarekin 2023·11·17

AURKEZPENA Energia Sistema Adimendunen Masterreko ikasleek baterien biki digitaletan oinarritutako negozio ereduak proposatu dizkiete IKERLAN, CIDETEC, CEGASA eta BEEPLANETeko ordezkariei 2023·11·16
Bateria pack bat muntatu, probatu eta balioztatu ondoren, ikasleei baterien Biki Digital bat garatzeko erronka proposatu zaie, eta biki digital hori aurkeztu dute enpresa epaimahaiaren aurrean.

TESIA Manex Larrañaga Eceiza ikasleak BIKAIN kalifikazioa lortu zuen, Industria Doktoretza aipatuta 2023·11·16

TESIA Ane Sánchez Zeziaga ikasleak BIKAIN CUM LAUDE kalifikazioa lortu zuen 2023·11·15

X. Euskarazko Unibertsitate Eztabaida Liga Maddi Zuloagak jaso du hizlari onenaren aipamena Euskarazko X. Unibertsitate Eztabaida Ligan 2023·11·14
Mondragon Unibertsitateko taldea osatu dute Maddi Zuloaga, Unai López, Unax Martínez, Malen González eta Naroa Alijostes ikasleek.

Diploma banaketa Mondragon Unibertsitateak myGADE Dual, Business Data Analytics eta unibertsitateko masterretako 284 ikasleri eman dizkie diplomak 2023·11·13
Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateak myGADE, BDATa eta master unibertsitarioen diplomak banatu ditu

Murmurikan taldea Murmurikan umeen ipuin kontalari taldea sortu du Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko ikasle talde batek 2023·11·13
Gazteengan literaturaren sustapena modu dibertigarrian bideratzea du helburu Lehen Hezkuntza graduko hiru ikasleek bultzatutako proiektuak.

Ate irekiak Zabalik dago izen-ematea Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, Ikus-entzunezko Komunikazioa eta Humanitate Digitalak Globalak graduetako ate irekietan 2023·11·13
Azaroaren 25ean graduko lehen ate irekiak egingo dira Eskoriatzako, Aretxabaletako eta Bilbao AS Fabrik campusetan. Saioak 11:00etan hasiko dira.

Literatur Topaketa ‘BizHitzak’ proiektuak hartuko du Literatur Topaketaren tokia, Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean 2023·11·09
Azaroaren 14tik abenduaren 20ra, Onintza Etxebeste Lirasen “TRAdIZIOAK” izeneko erakusketa izango da Eskoriatzako campusean. Erakusketaren harira, azaroaren 14an, poesia, literatura eta musika emanaldiak eskainiko dituzte.

Komunikazioa Kirol zerbitzuko whatsapp kanala sortu dugu 2023·11·09
Ez galdu kirol zerbitzuko nobedadeak!
Rankingak Mondragon Unibertsitatea Mondragon Unibertsitatea, enplegu tasa handiena duten Estatuko 10 unibertsitateen artean 2023·11·08
Zerrenda hau argitaratu duen Forbes aldizkariak, Mondragon Unibertsitatearen hezkuntza-ereduaren ikuspegi praktikoa eta lan-merkatuarekin eta haren beharrekin duen lotua nabarmentzen ditu.

Jardunaldia Praktika onak eta ekarpen berriak plazaratzeko, ‘Euskara eta kulturartekotasuna hezkuntza komunitateetan II. jardunaldia’ Eskoriatzako campusean 2023·11·07
Abenduaren 1ean egingo den jardunaldian jorratuko dira UEMAko hainbat herritako hezkuntza komunitateetan azken bi ikasturteetan gauzatzen ari diren esperientziek egindako ekarpenak.

KONGRESUA Diseinu eta Mekanika Estrukturaleko taldeko ikertzaileek beren lanak aurkeztu dituzte Ingeniaritza Mekanikoaren Kongresu Nazionalean 2023·11·07
Mondragon Unibertsitateko lau ikertzailek aurkeztu dituzte kongresuan beren ikerketen emaitzak. Nabarmentzekoa da horietako batek ingeniaritza aplikatuko lan onenaren saria lortu duela.

Bisitaldia Dorleta eraikin berritua bertatik bertara aukera izango dute Eskoriatzako herritarrek, azaroaren 23an 2023·11·03
Bisitaldia 18:30etan hasiko da eta ordubeteko iraupena izango du.

SARIA Gorka Ortiz de Zarate ikertzaileak Komunikazio Zientifiko-Tekniko Onenaren saria jaso du Fabrikazio Aurreratuaren eta Digitalaren 23. Kongresuan 2023·11·03
Makina-erremintaren Fabrikatzaileen Espainiako Elkarteak antolatutako kongresuak 550 pertsona baino gehiago bildu zituen Donostian

TAILERRAK Mondragon Unibertsitateak Matlab eta Simulink tailer praktikoak antolatu ditu Speedgoat eta Mathworksekin elkarlanean 2023·11·03
4 orduko tailerrak tresna horiekin lan egiten duten eta sakondu eta erabilera berriak ikasi nahi dituzten ingeniariei zuzenduta daude.

TESIA Pablo Garcia Michelena ikasleak BIKAIN CUM LAUDE kalifikazioa lortu zuen 2023·11·03

Lankidetza-hitzarmena Mondragon Team Academyk eta Elkar-Lan S. Coop sozietateak lankidetza-hitzarmena sinatu dute, Euskadin enpresa kooperatibo berriak sortzeko 2023·11·02
Hitzarmenaren helburua da enplegu kooperatiboa sortzea eta, proiektuen inkubazioaren eta azelerazioaren bidez, talde ekintzaileak garatzea

TESIA Xabier Sáez de Cámara ikasleak BIKAIN CUM LAUDE kalifikazioa lortu zuen 2023·11·01

Ikastaroa Ikastetxeen balio proposamena komunikatzen ikasi 2023·10·31
Abenduaren 14an eta 15ean egingo den ikastaroak 12 orduko iraupena izango du eta zuzenduta egongo da eskoletako komunikazio arduradunei eta zuzendaritza taldeko kideei.

Lankidetza Hitzarmena Mondragon Unibertsitateak eta Dama España elkarteak Datuen Gobernu eta Kudeaketa Estrategikoko Aditu Titulua jarri dute martxan 2023·10·31
Edozein sektoretako profesionalentzat da titulua, beren enpresako datuen kudeaketari eta gobernuari buruz gehiago jakin nahi dutenentzat

Lankidetza Zirkozaurre Abantaila berriak Bilboko Zirkozaurre espazioan 2023·10·31
Prezio beherapenak Zorrozaurren dagoen espazio zentruan

Neguko txapelketak HUHEZI Eskoriatzako areto futbol barne txapelketako 3.jardunaldia 2023·10·31
Ligaxka eran jokatuko da areto futbol txapelketa

JNDU Castellon Mondragon Unibertsitatea presente izan da Castellon-en ospatu diren Estatuko Unibertsitate Kirolaren Jardunaldietan 2023·10·30
Pasa den astean ospatu ziren Estatuko Unibertsitate Kirolaren Jardunaldiak Castellonen

TESIA David González Jiménez ikasleak BIKAIN kalifikazioa lortu zuen 2023·10·30

INDUSTRIA EKINTZAILETZA Mondragon Unibertsitateko Ingeniaritza Eskolak sustatutako Industria Ekintzailetza 6. edizioaren proiektu irabazleak hautatu dira 2023·10·27
Lau proiektu irabazleek 15.000 euroko zuzkidura jasoko dute Mondragon Unibertsitateko ingeniaritzako ikasleak beren ekintzailetza-proiektuetan sartzeko. Ekintzailetzaren eta teknologiaren esparruetan aholkularitza eta laguntza ere jasoko dute.

Ekintzailetza Mondragon Unibertsitateko LEINNeko ekintzaile-talde batek sarrerak birsaltzeko plataforma bat jarri du abian 2023·10·24
Mondragon Unibertsitateko Lidergo Ekintzailea eta Berrikuntza graduko zenbait ekintzailek Rebel Tickets aplikazioa garatu dute, gaueko aisialdiko sarrerak salerosteko

Huhezinema Aurkeztu dute Huhezinema jaialdiaren 17. edizioa 2023·10·24
2024ko urtarrilaren 24, 25 eta 26an egingo dute ikasturte honetako Huhezinema Euskal Film Laburren Jaialdia. Film laburrak aurkezteko epea zabalik egongo da azaroaren 27ra arte.
