Berriak

Atzealdea

Mondragon Unibertsitateko ordezkaritzaren bilera SENESCYTekin Ekuadorren

Bisita

Mondragon Unibertsitateko ordezkaritzaren bilera SENESCYTekin Ekuadorren

Mondragon Unibertsitateko ordezkaritza Ekuadorko Goi Hezkuntza, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako idazkari nagusiarekin bildu da.

2022·03·29

$titulo.getData()


Ekuador eta Kolonbian egiten ari diren lan-bidaian; Vicente Atxa errektorea, Jon Altuna errektoreordea, Nagore Ipiña Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko dekanoa, eta Aitor Lizartza Enpresagintza Fakultateko ekintzailetza arloko koordinatzailea, astelehen honetan, martxoak 28, Goi Hezkuntza, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako idazkari nagusia den Alejandro Ribadeneira eta UEES, Ekintzailetza, Negozio eta Ekonomia Fakultateko dekano den Juan Manuel García Samaniegorekin bildu dira.

Bilera honen helburua, besteak beste, Senescyt eta Mondragon Unibertsitatearen arteko harreman instituzionalak estutzea izan da, Senescyten Globo Comun beka-programan elkarlanean jarraitzeko eta itxi berri den lehen deialdiaren balorazioa egiteko.