Berriak

Atzealdea

Datuak babesteko Europako Erregelamendu berriko Erantzukizun Proaktiboak eskema mentala aldatzea dakar

FORMAZIOA

Datuak babesteko Europako Erregelamendu berriko Erantzukizun Proaktiboak eskema mentala aldatzea dakar

“Datuak Babesteko Ordezkariak Prestatzeko” ikastaroa Mondragon Unibertsitateak Orona Ideo campusean eskaini du

2017·12·15

$titulo.getData()


Joan den urrian eta azaroan, Mondragon Unibertsitateak “Datuak Babesteko Ordezkariak Prestatzeko” ikastaro espezializatuaren 1. edizioa eman zuen.

Ikastaroak 49 orduko iraupena izan du, eta Orona Ideoren Campusean eman zen, Hernanin. Bertan, sakon aztertu ziren datu pertsonalen babesari lotutako alderdi juridiko-normatiboak eta teknologikoak, irakasle kualifikatuen eskutik; horiek, gaur egun, gaiari buruzko aholkularitza ematen dute, edo datuak babesteko ordezkari lanak egiten dituzten euren erakundeetan.

Horien artean, ikastaroan Pedro Alberto Gonzalezek parte hartu zuen. Datuen Babeserako Euskal Agentziako Fitxategien Erregistro eta Auditoriako arduraduna da, eta bere maisu eskolaren gaia izan zen erantzukizun proaktiboa eta ondorioen analisia, datuak babesteko Erregelamendu Orokorraren esparruan. Halaber landu zituen Datuak Babesteko Agintaritzen funtzioak eta hirugarren herrialdeetarako transferentziak.

Ikastaro honen egokitasunaren erakusleetako bat izan zen hizlariak egin zuen iragarpena, Espainiako Ministro Kontseiluak Lege Organiko berri bat onartzeari dagokionez, lege esparrua Datuak Babesteko Europako Erregelamendura egokitzeko. —gogora dezagun gaur egun Datuen Babeserako Legea Organikoa (LOPD) 1999. Urtekoa dela, eta gaiari buruzko Europako Erregelamendu berria datorren 2018ko maiatzaren 25ean jarriko dela indarrean—.

Horren ondoren, ikastaroan parte hartu zutenei direktibaren eta erregelamenduaren artean dauden aldeak gogorarazi zizkien. Erregelamendu berriak ”eskema mentalaren” aldaketa eragingo du, legea pasiboki betetzetik “erantzukizun pro-aktiboaren” printzipio berrira igaroko baita. Printzipio horrek dakartzan aldaketa nagusiak dira hemendik aurrera tratamenduen barne erregistro bat eraman beharko dela, eta “pribatutasunaren kontzeptua diseinutik” aplikatu. Halaber, arriskuetan oinarritutako segurtasuna landu beharko da, eta pribatutasunean duen eraginaren ebaluazioak egin, beharrezkoa denean; horretarako, jokabide kodeak eta ziurtagiriak erabaki ahal izango dira, Erregelamendua betetzen dela frogatzeko. Azkenik, gure legedian Datuen Babeserako Ordezkariaren figura sartzen du.

Datuen babeserako ordezkariaren kargua betetzen duen pertsona independentea izan behar dela azpimarratu zuen, eta argitu zuen arrazoi horregatik Erregelamenduak pentsatzen duen pertsonak erakundearen barruan bestelako erantzukizun operatibo batzuk izan behar ditu, erakundearen segurtasunaren gaur egungo arduradunak ez bezala. Bereziki nabarmendu zuenez, ordezkari horrek datuen tratamenduak dakartzan arriskuak ezagutu behar ditu eta, aldi berean, gaiari buruzko legedia sakon ezagutu behar du.

Datuak Babesteko Europako Erregelamendu berriak mugaz gaindiko datuen tratamenduak eta hirugarren herrialdeetarako transferentziak erraztuko ditu 

Erregelamenduak arreta berezia eskaintzen dio EB barruan datuen zirkulazio libreari, orain arte Europako Espazio Ekonomikoan existitzen zen bezala, baina nabarmen errazten du hirugarren herrialdeetako datuen transferentzia internazionalak, eta bere aplikazioa Europar Batasunean ezarrita ez dauden tratamenduen arduradunengana zabaltzen du.

Erregelamendu berriaren beste nobedade bat da Fitxategien Erregistroa desagertzen dela, baina erakundea behartuta egongo da tratamenduaren jardueren barne erregistro bat eramatera.
Gaur egungo erregistroaren arduradunak asko azpimarratu zuen datuen babesa tratamenduaren diseinutik bertatik egin behar dela. Eman zuen beste ideia bat izan zen segurtasuna arriskuen kudeaketan oinarritu behar dela.

Tratamenduaren segurtasuna, analisia eta datuen tratamenduaren arriskuen balorazioa dira erregelamendu berriaren mugarrietako batzuk. Mehatxurik arruntenak zein kontrol agintaritza ere landu zituen eman zuen eskolan.

Maisu eskolaren amaieran, nazioarteko datuen tratamenduaren analisi sakon eta zehatza egin zuen, eta ikastaroko jarraitzaileei artikulatua erakutsi zien, erabilgarri dauden tresnekin batera