Berriak

Atzealdea

Omron Europak segurtasun kit bat eman dio Mondragon Unibertsitateari

HITZARMENA

Omron Europak segurtasun kit bat eman dio Mondragon Unibertsitateari

Omron Safety Educational kita automatizazio prozesuetan sarrien erabiltzen diren segurtasun elementuek osatuta dago eta etorkizuneko teknikari eta ingeniariak trebatzeko erabiliko da.

2018·04·24

$titulo.getData()


Omron Europa enpresak segurtasun kit bat eman dio Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoari (MU-GEP), etorkizuneko teknikari eta ingeniarien prestakuntzan erabiltzeko, heziketa helburuetarako baino ez. MU-GEPren Arrasateko Campuseko gela batean instalatuko da ekipamendua. Hemendik aurrera, laborategi horri Omron Safety lab deituko zaio.

Omron Safety Educational kita automatizazio prozesuetan sarrien erabiltzen diren segurtasun elementuek osatuta dago eta Omronen “SYSMAC” teknologia berritzailearen kontrolpean eta EtherCAT bidez konektatuta daude, eta lagungarri gisa kitaren osagaiak diren elementuak azaltzen dituzten eskuliburuak eta aplikaziorako ariketa batzuk ditu.

Apirilaren 13an egin da kitaren entrega ofiziala, MU-GEPren instalazioetan, eta bertan egon dira David Diez, Ruben Rojo eta Jan Nieswandt, Omron Europatik; Atsushi Taneno eta Makoto Umezawa, Omron Japoniatik; eta  Joseba Zaldibia eta Igor Azkarate, MU-GEPtik.