Berriak

Atzealdea

Mondragon Unibertsitateak eta Ekuadorko Unibertsitate Katoliko Pontificalak lankidetza hitzarmena sinatu dute

Hitzarmena

Mondragon Unibertsitateak eta Ekuadorko Unibertsitate Katoliko Pontificalak lankidetza hitzarmena sinatu dute

Hitzarmenean ikasleen mugikortasunerako eta hezkuntza-berrikuntzako lankidetzarako akordioak jasotzen dira

2022·03·29

$titulo.getData()


Mondragon Unibertsitatetik Vicente Atxa errektoreak, Jon Altuna errektoreordeak, Nagore Ipiña Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko dekanoak eta Aitor Lizartza Enpresagintza Fakultateko ekintzailetza arloko koordinatzaileak, astelehen honetan, martxoaren 28an, Ekuadorko Unibertsitate Katoliko Pontifikala bisitatu dute.

Mondragon Unibertsitateko ordezkaritzari harrera egin diote Ekuadorko Unibertsitate Katoliko Pontifikalean, P. Fernando Ponce, S.J errektoreak, Nelly Patricia Carrera Burneo errektoreordeak, Paulina Barahona Cruz Masterrak (zuzendari akademiko nagusia) eta Jimena Estefanía Dávila Álvarez Nazioarteko Harremanetarako zuzendariak.

Bilera horretan, hezkuntza-berrikuntzaren inguruko hainbat esperientzia partekatu dira; izan ere, bi unibertsitateak beren metodologiak eta prozesuak eraldatzen ari dira RIEDUSIS metodologian oinarrituta, eta lankidetza-agertoki posibleak baloratu dira.

Aldi berean, ikasleen eta ikertzaileen mugikortasunarekin eta Senescyten Globo Comun Programaren barruan lankidetzaren bat planteatzeko aukerarekin lotutako gaiak ere jorratu dira.