Berriak

Atzealdea

Gure Organizazioetan Ongizatearen Erronkari buruzko Jardunaldia

Jardunaldia

Gure Organizazioetan Ongizatearen Erronkari buruzko Jardunaldia

Urriaren 26an, Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza fakultatean (Oñatin), Gipuzkoako Foru Aldundiak finantzaturiko Pertsonak 4.0 II proiektuari lotuta, organizazioetako ongizatearen erronkaren inguruko jardunaldi bat ospatuko da.

2018·10·19

$titulo.getData()


Urriaren 26an, Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza fakultatean (Oñatin), Gipuzkoako Foru Aldundiak finantzaturiko Pertsonak 4.0 II proiektuari lotuta, organizazioetako ongizatearen erronkaren inguruko jardunaldi bat ospatuko da.

Jardunaldia talentuaren kudeaketan dabiltzan profesionalei zuzendua dago, eta bertan, ongizatea talentua erakarri eta fidelizatzeko estrategia gisa nola erabili ikasi ahal izango dute.

Jardunaldi arina izango da, eta bertan Saioa Arandok, Enpresagintzako Pertsonak Lankidetzan Saileko Arduradunak, eta Christine Loosek, ongizate eta lan osasun gaietan aditua denak, parte hartuko dute. Saioa Arandok emango dio jardunaldiari hasiera, talentuaren kudeaketak 4.0 Industriaren aroan dakartzan aldaketak azalduz. Ondoren, Christine Loosek ongizate emozionala enpresentzako lehiakortasun estrategia gisa nola erabili daitekeen azalduko du.

Jardunaldiari bukaera emateko, elkarlanerako tarte bat hartuko da, non bertaratutakoek, estrategia hauek errealitatean aplikatzeko ideien inguruan hausnartuko duten.

Programa esteka honen bitartez ikus daiteke.

Izen ematea doakoa da eta hemen egin daiteke.