Berriak

Atzealdea

Abian da KoopFabrikaren, proiektu profesional eta ekimen sozio-ekonomikoak bideratzen laguntzeko programa

KOOPFABRIKA

Abian da KoopFabrikaren, proiektu profesional eta ekimen sozio-ekonomikoak bideratzen laguntzeko programa

Dagoeneko 165 lagunek jaso dutela ekintzailetza sozial eta kooperatiboan trebatzeko formazio teoriko-praktikoa eta ia 45 proiektu sozioekonomiko kontsolidatu direla KoopFabrika egitasmoari esker.

2019·10·10

$titulo.getData()


Bi helburu ditu KoopFabrika egitasmoak, Arianne Kareaga koordinatzaileak eta  LANKI Kooperatibismoaren Ikertegiko partaideak azaldu duenez: “Batetik, ekimen ekonomiko kolektibo kooperatiboak sustatu eta martxan jartzeko bidelaguntzak eta testuingurua eskaintzea, eta, bestetik, lurraldean eragitea, eskualdeetan, auzoetan sustraitutako ekosistema kooperatiboak sustatuta.” Helburu horien bidean, orain arte egindakoaren erakusle dira 165 pertsona inguruk jaso dutela ekintzailetza sozial eta kooperatiboan trebatzeko formazio teoriko-praktikoa eta ia 45 proiektu sozioekonomiko kontsolidatu direla KoopFabrika egitasmoari esker.

KoopFabrikak aukera ezberdinak eskaintzen ditu proiektuan parte hartzeko. Aurten ere, bi formazio sorta antolatu dituzte, hala ere, webgunean, edozein unetan izena emateko aukera egongo da; izan ere, Leire Udabe Lakari kooperatibako kide eta KoopFabrikako koordinatzailearen esanetan, ”helburua da, bakoitzaren beharretara egokitutako programa egitea, bakoitzari hobekien datorkion garaian”.

Lankidetzan sorturiko programa izanik, izaera anitzeko eragileak saretzen ditu KoopFabrikak, besteak beste: Gipuzkoako Foru Aldundia, OlatuKoop sarea, EHUko GEZKI Gizarte Ekonomia Zuzenbide Kooperatiboaren Institutua, Beterri-Buruntzako Udalak eta Mondragon Unibertsitateko LANKI Kooperatibismoaren Ikertegia.