Berriak

Atzealdea

Diseinu Berrikuntza Zentroaren ordezkaritza batek jardunaldia eskaini du Adegin

JARDUNALDIA

Diseinu Berrikuntza Zentroaren ordezkaritza batek jardunaldia eskaini du Adegin

DBZ-ko profesional talde batek gidatu du Adegin eginiko "Industria diseinua enpresa estrategia gisa" jardunaldia

2019·10·09

$titulo.getData()


Mondragon Goi Eskola Politeknikoko Diseinu Berrikuntza Zentrotik joandako ordezkaritza batek gidatu du Adegin “Industria diseinua enpresa estrategia gisa” jardunaldia. Bertan parte hartu dutenak Itsaso Gonzalez, Arantxa Gonzalez de Heredia, Ion Iriarte eta Ganix Lasa, izan dira, Eskola Politeknikoko DBZ-ko irakasle eta ikertzaileak dira denak. Jardunaldian Mondragon Unibertsitateak darabilen metodologia azaldu dute; norentzat diseinatzen den pentsatzean, erabiltzaile horien beharrak ezagutzean, bistakoak ez diren arazoak ikertzean, aukera bihurtzean edo enpresa-kulturan txertatzeko ondorio berritzaileak aurkitzean oinarritzen dena.

Industria diseinuan sakonduz

Industri diseinu lanak inguruan ditugun produktuei forma ematean datza, pertsonei egunerokotasuna modu sortzaile, berritzaile eta ingurumenarekiko errespetuzkoan errazteko. Horrela, industria diseinua enpresa berrikuntzarekin estuki lotutako jarduera da, industri diseinu ingeniaria etorkizunean industriak burutuko dituen proposamen berriak planteatzeko arduraduna izango delarik. Jardunaldiaren xedea, pertsonengan arreta jartzen duen berrikuntza metodologia aurkeztea izan da, berrikuntza ez teknologikoko eredu modura, baita foro bat sortzearena ere, non enpresek bizipenak partekatu eta berrikuntza mota horren aukera eta oztopoei buruz eztabaidatuko duten.