Berriak

Atzealdea

Software eta Sistemen Ingeniaritza ikerketa taldeak diru laguntza bat jaso du bere ikerketa jarduerak bultzatzeko

LAGUNTZA EKONOMIKOA

Software eta Sistemen Ingeniaritza ikerketa taldeak diru laguntza bat jaso du bere ikerketa jarduerak bultzatzeko

Ikerlari gazte berriak ikerketa taldean sartzea ahalbidetuko du laguntzak, baita erreferentziazko zentroetan egonaldiak egitea ere

2019·10·02

$titulo.getData()


Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailak Euskal Unibertsitate Sistemako ikerketa taldeak sendotzeko helburuarekin 2019-2020rako ateratako diru laguntza onartu dio Mondragon Unibertsitateko Software eta Sistemen Ingeniaritza ikerketa taldeari

Software eta Sistemen Ingeniaritza taldeak Sistema Ziberfisikoen operazio eta garapenaren hainbat alderdi aztertzen ditu. Taldekoek ezagutza sistema konplexuetan aplikatzen dute, konfiguragarriak direnetan eta operazio eta garapen anitzeko planteamendua behar duten sistema konplexuetan alegia. Sistema Ziberfisikoen erronkei aurre egiteko, funtsezko bi esparruetako ikerlariek egiten dute bat talde honetan, Web Ingeniaritza eta Software Ingeniaritza alorrekoak. Jasotako diru laguntzak, taldean ikertzaile gazteak sartzea ahalbidetuko du, baita ikerketa esparru horretan ospe handiko zentroetan egonaldiak egitea ere.