Berriak

Atzera

Prozesu Industrialetako Ekoteknologien Ingeniaritzako 3. mailako ikasleek GKN Driveline enpresaren instalakuntzak bisitatu dituzte

BISITA

Prozesu Industrialetako Ekoteknologien Ingeniaritzako 3. mailako ikasleek GKN Driveline enpresaren instalakuntzak bisitatu dituzte

Zumaiako GKN Driveline plantak automozioaren sektoreko transmisio piezen fabrikazio eta komertzializazioan jarduten du.

2019·05·17

$titulo.getData()


Prozesu Industrialetako Ekoteknologien Ingeniaritza graduko 3. mailako ikasleek GKN Driveline enpresa multinazionalaren Zumaiako instalakuntzak bisitatu dituzte, eta bertan tulipa edo mangeta bezalako automozioko elementuak nola ekoizten diren ikusteko aukera izan dute. Bisitari esker enpresako jarduera ezagutu ahal izan dute, Zumaian egiten dituzten proiektuak lehen eskutik ezagutu eta bertan duten ekipamendua gertutik ikusiaz.

GKN Drivelinek 46 ekoizpen planta ditu 22 herrialdetan sakabanaturik, eta automobilgintzako fabrikatzaileentzat produktu eta sistemak garatzen eta fabrikatzen dituzte. Zumaiako instalakuntzak 400 langile ditu, eta transmisiorako konponente ezberdinen fabrikazioan dago espezializatua. Gainera, Industria 4.0 kontzeptuak ere proiektuetan inplementatzen ari dira.   

Enpresako bisita honen bitartez, ikasleek bigarren seihilekoan barneratutako kontzeptu akademikoak lan ingurune erreal batekin elkartzeko aukera izan dute. Seihilekoan landutako ikasgaiak honakoak izan dira: elektronika eta tresneria, industria automatizazio aurreratua, eta ingurumen eraginaren optimizazioa mekanizazio eta konformazio prozesuetan.