Berriak

Atzealdea

Barnekotasuna eta garapen integrala jorratuko dituzte, hilaren 31n, Eskoriatzako campusean egingo den jardunaldian

JARDUNALDIA

Barnekotasuna eta garapen integrala jorratuko dituzte, hilaren 31n, Eskoriatzako campusean egingo den jardunaldian

Hezkuntzaren bueltan ardaztuta dagoen jardunaldian, parte hartuko dute Xavier Melloni eta Berta Meneses adituek.

2019·05·15

$titulo.getData()


Barnekotasunaren lanketa: Gizakiaren garapen integralaren klabeen inguruko gogoetak lelopean, jardunaldia antolatu du Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak. Ekitaldia maiatzaren 31n egingo da, Eskoriatzako campuseko N.0.2 aretoan.

 

Barnekotasunaren lanketa eskolan gaia jorratzeko bi aditu etorriko dira Eskoriatzara:  Xavier Melloni eta Berta Meneses. Lehenak landuko du barnekotasunak duen garrantzia hezkuntzan, eta bigarrenak partekatuko ditu haur eta gazteekin 25 urteotan izandako esperientziak. Aurkezpenen ondoren, elkarrizketarako tartea egongo da.

 

EGITARAUA

  • 09:15 Begoña Pedrosa Fakultateko dekanoaren agurra eta jardunaldiaren aurkezpena.
  • 09:30 Xavier Melloni: ¿Por qué es indispensable el cultivo de la interioridad?.
  • 11:00  Kafea.
  • 11:30 Berta Meneses: Educación de la interioridad.
  • 13:00 Berta Meneses eta Xavier Melloniren arteko solasaldia.

Ekitaldi irekia da, baina interesatuek lehenbailehen eman beharko dute izena hurrengo formularioa beteta : bete izen-emate formularioa