Berriak

Atzera

Bilbapp 2019

Aplikazio Mugikorren Ekitaldia

Bilbapp 2019

Bilbapp 2019: aplikazio mugikorren sektoreari buruzko erreferentziazko ekitaldia

2019·05·14

$titulo.getData()


Datorren maiatzaren 24an aplikazio mugikorren sektoreari buruzko erreferentziazko ekitaldia ospatuko da Bilbao Berrikuntza Faktorian, Bilbapp 2019. Binima, Mondragon Unibertsitateak eta Bart Farrellek antolatutako ekitaldi batean, puntako enpresetako adituek euren estrategia arrakastatsuak, joera berriak, aplikazio mugikorren marketinga eta aplikazioak garatzeko teknikak azalduko dituzte. Negozio ideia, diseinua eta bere app marketing estrategiaraino nola lan egin behar den app bat sortzeko prozesua landuko da. Garatzaileentzat, marketing adituentzat, ekintzaileentzat, enpresentzat eta ikasle gazteentzat antolatuako ekitaldi bat izango da.

Egun horretan, hainbat profesional ezagutu ahal izango dituzu, soluzio mugikorrak eraikitzeko eta merkatuan jartzeko faseak ezagutu eta hainbat enpresen arrakasta-kasuak ezagutuko dituzu.

Edizio honetako parte hartzaileak, honeek izango dira: Carlos Blanco (Nuclio), Roberto Sbrolla (Infojobs), Marta Solsona (MrJeff), Javier Garate Ortega (IMQ) Rubén López (Binima) eta beste asko…

Sarrerak doakoak dira eta gure webgunean lor daitezke, eta bertan informazio guztia aurkituko duzu.