Berriak

Atzealdea

Informazio saioak “Irakaslea Haur Hezkuntzako Berrikuntzan Aditu Tituluko” bigarren edizioari buruz

Aditu titulua

Informazio saioak “Irakaslea Haur Hezkuntzako Berrikuntzan Aditu Tituluko” bigarren edizioari buruz

Ikastaroaren gaineko saio informatiboak egingo dira maiatzaren 9an eta ekainaren 6an.

2019·05·07

$titulo.getData()


Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak Irakaslea Haur Hezkuntzako Berrikuntzan Aditu Tituluaren bigarren edizioa eskainiko du irailaren 28tik aurrera. Ikastaro hau zuzenduta dago, batez ere, lanean ari diren Haur Hezkuntzako Graduatu, Diplomatu eta Goi Teknikariei. Gainera, aditu titulua interesgarria da bere lan eremuan berrikuntza prozesuan murgilduta edo murgiltzear dauden profesionalentzat.

 

Ikastaroa eskainiko da zazpi astez Aretxabaletako campusean (10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00ra), eta hiru asteburu osoz, landetxe batean (larunbatean egun osoz eta igandean goizez).

 

Ikastaroaren inguruko informazio saioak maiatzaren 9an eta ekainaren 6an eskainiko dira Aretxabaletako campusean arratsaldeko 18:00etan. Aditu Tituluan matrikulatzeko epea irailaren 13ra arte egongo da zabalik.