Berriak
MONDRAGON Korporazioaren Otalora zentroak eta LANKI Kooperatibismoaren Ikertegiak abian jarri dute Kooperatibismoan Murgiltzen formakuntza
MONDRAGON Korporazioaren Otalora zentroak eta LANKI Kooperatibismoaren Ikertegiak abian jarri dute Kooperatibismoan Murgiltzen formakuntza
Bazkide berriei zuzendutako programa urtarrilean hasiko da eta bazkidetza prozesuari ikuspegi integralagoa ematea du helburu.
MONDRAGON Korporazioaren Otalora zentroak eta Mondragon Unibertsitateko LANKI Kooperatibismoaren Ikertegiak Kooperatibismoan Murgiltzen formakuntza jarri dute abian. Kooperatibetako bazkide berriei zuzendutako prestakuntza da eta programa urtarrilaren 19an hasiko da.
Bazkide berrientzako akonpainamendua
Murgiltzen programa kooperatibetako bazkide berrientzako akonpainamendu bezala planteatzen da. Hiru hilabetean zehar egingo den formazio kooperatiboa honek online edukiak eta saio presentzialak tartekatuko ditu.
Hiru moduluetan antolatutako edukiaz osatutako formakuntza da eta horietan kooperatiben ezaugarri espezifikoak eta gobernantza, bazkideen rola eta LagunAro eta MONDRAGON taldea eta interkooperazioa aztertuko dira.
Online euskarriak nahieran kontsultatu ahalko dira eta, bertan, formakuntza jasotzen duen bazkide berriak ariketak egin edo zalantzak argitzeko espazioa izango du. Horrez gain, hiru saio presentzial aurreikusten dira zuzeneko testigantzak entzuteko, esperientzia praktikoak egiteko eta zalantzak argitzeko.
LANKI Kooperatibismoaren Ikertegiko arduradunek azpimarratu dute formakuntza honek ahalbidetuko duela bazkidetza prozesuan eskaintza osatuagoa bermatzea.
Informazio gehiago edo izena eman nahi izanez gero MONDRAGON Korporazioaren Otalora zentroarekin jarri behar da harremanetan 943 712 406 telefonoan edo oelorza@mondragoncorporation.com helbidera idatziz.
