Berriak

Atzealdea

Aste honetan hasi da nesken areto futbol taldea bere entrenamendu saioekin

MU kirol taldeak

Aste honetan hasi da nesken areto futbol taldea bere entrenamendu saioekin

Astero entrenatuko dute Eskoriatzako kiroldegian

2025·11·05

$titulo.getData()


Ikasturtero bezala, Kirol Zerbitzutik talde kirol ezberdinetan entrenatu ahal izateko aukera eskaini dugu. Talde hauen helburua jarduera fisikoa erregulartasunez egitea da, aukeratzen duten kirola praktikatuz eta aurtengo txapelketa ofizialetarako entrenatuz.

Aurten, nesken areto futbol talde bat osatzea lortu dugu eta aste honetan hasi dira entrenatzen.

Hauek dira gaur egun martxan dauden kirol taldeak:

  • Emakumezkoen areto futbola: Astelehenetan 11:00-12:00 Eskoriatzako kiroldegian.
  • Eskubaloia (mistoa): Asteartetan 10:00-11:30 Eskoriatzako kiroldegian.
  • Boleibola (mistoa): Asteartetan 20:00-21:15 Aretxabaleta kiroldegian.

Oraindik garaiz zaude talde hauetara batzeko!!