Berriak
Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean 50. urteurrena ospatuko du 2025-2026 ikasturtean
Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean 50. urteurrena ospatuko du 2025-2026 ikasturtean
Mende erdia beteko du aurtengo ikasturtean Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak. Urte osoko egitaraua antolatu dute fakultatearen arlo eta balio nagusiekin lotuta.

Mende erdia beteko du 2025-2026 ikasturtean Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak, 1976. urtean sortu baitzen Eskoriatzako Irakasle Eskola. Berrogeita hamar urteko bidea eginda, gaur egun, bost gradu, bost master eskaintzen ditu hezkuntzan, komunikazioan, kulturan eta kooperatibismoan, eta arlo horietan garatzen ditu ikerketa eta transferentziako proiektuak ere.
Euskal Herrian errotuta dago fakultatea, eta Bilbon, Eskoriatzan eta Aretxabaletan dauden campusetan kokatzen da gaur egun. Fakultatea erreferentea da hezkuntza-berrikuntzan, kooperatibismoan, komunikazioan eta humanitateetan, eta fakultatetik haragoko ekosistema sozial zabal baten parte da: hezkuntza-erakundeak, enpresak, erakunde publikoak, komunikabideak, gizarte mugimenduak… Urteurrenean ere, arlo horien inguruko egitaraua osatu dute.
Bost hamarkada hauetan, 10.000 baino gehiago izan dira ikasketak Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean egin dituzten ikasleak. Gaur egun 170 profesionaleko lantaldea ari da bertan lanean, eta fakultatea osatzen dute ikasketa-garai ezberdinetan dauden 1.700 ikasle baino gehiagok.
Urte osoko egitaraua
2025eko urrian hasi eta 2025-2026 ikasturtea amaitu arte, dozenaka ekitaldi egingo dira Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea dagoen campusetan eta inguruetan.
URRIA. Bizitza osoko ikastunak gara
Bizitza Osoko Ikaskuntzaren Kontseiluaren aurkezpena
Aurkezpena eta mahai-ingurua
Mahai-ingurua: Belaunaldiartekotasunetik ikasten duen komunitatea
Urriak 27 - 17:00ak - Eskoriatzako campusa
Lankide eta lankide ohien lanen erakusketak
‘Glaziarrak urtzen’. Matilde Sainz
‘Zurezko Oroitzapenak’ Joxpi Irastortza
Hilabete osoz - Eskoriatzako campusa
NA(IZ)AN. Ekaitz Zilarmendi
Hilabete osoz - Aretxabaletako campusa
AZAROA. Kooperatibistak gara
LANKI Kooperatibismoaren Ikertegiaren 25. urteurrena
Ekitaldia
Azaroak 27 - 17:30ak - Aretxabaletako campusa
ABENDUA. Euskaltzaleak gara
Euskararen eguna
Ekitaldiak
Abenduak 3 - Bilbo, Aretxabaleta eta Eskoriatza
Zientzia eta euskara: Inguma ikerketa-bekaren emaitzen aurkezpena
Hitzaldia
Abenduak 3 - 9:00ak - Eskoriatzako campusa
Future studies in the Univercity: collective experimentation to expand possibilities
Jardunaldia
Abenduak 11-12 - 9:00ak - Bilbao AS Fabrik
Mikroarrazakeriak hezkuntzan: eguneroko erronka partekatua
Jardunaldia
Abenduak 12 - 9:00ak - Eskoriatzako campusa
RR_6 eRRe(AH)ala. Maialen Lujanbio
Ikuskizuna
Abenduak 18 - 18:30 - Eskoriatzako campusa
URTARRILA. Hezkuntzaren berritzaileak gara
Hezkuntza Berrikuntza
Kongresua
Eskoriatzako campusa
Huhezinema. Euskal film laburren 19. jaialdia
Jaialdia
Urtarrilak 21, 22 eta 23 - Aretxabaletako campusa eta Aretxabaletako Kultur-etxea
Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak 50 urte
Ekitaldi instituzionala
Eskoriatzako campusa
OTSAILA. Kultura gara
‘Itzulera’. Dejabu konpainia
Antzezlana
Aretxabaletako Arkupe Kultur-etxea
‘Momotxorroak. Kaos baten istorioa’
Dokumentalaren proiekzioa
Otsailak 11 - 18:30ak - Eskoriatzako Zaldibar Antzokia
MARTXOA. Feministak gara
Emakumeen lekua Kultur eta Sormen Industrietan
Mahai-ingurua
Aretxabaletako campusa
Queer pedagogiak
Hitzaldia
Bilbao AS Fabrik
Fakultateko ikasle ohien topaketa
Topaketa
Eskoriatzako campusa
APIRILA. Ongizatea gara
Zerbitzu Psikologikoa duten unibertsitateen sareko urteroko kongresua
Jardunaldia
Apirilak 23 eta 24 - Bilbao AS Fabrik
Mundua pitzatuta dago baina hantxe gabiltza oinez
Antzezlana. Ttanttaka konpainia
Apirilak 29 - 18:30ak - Eskoriatzako Zaldibar Antzokia
Osasun astea
Apirilak 20-24 - Campus guztietan
MAIATZA. Komunikatzaileak gara
Txomin Txapel
Ikasleen jaia
Maiatzak 14 - Eskoriatzako campusa
Buatxabalta
Ikasleen jaia
Maiatzak 21 - Aretxabaletako campusa
Hiruak bat
Ikasleen jaia
Maiatzak 28 - Bilbao AS Fabrik
MONDRAGON Komunikazio Foroa
Jardunaldia
Aretxabaleta
EKAINA. Aniztasuna gara
Interview: Urez eta hondarrez. Telmo Irureta
Antzezlana. Telmo Irureta eta Tentazioa konpainia
Ekainak 4 - Bilbao AS Fabrik
Ikasketa amaierako ekitaldia
Gradu eta master ikasketen amaierako ekitaldia
Ekainak 11 - Bilboko Euskalduna Jauregia
Motxila 21
Kontzertua
Ekainak 13 - Eskoriatza
UZTAILA. Etorkizuna gara! Beste 50 urte baietz!
Azken jaia
Kontzertuak, ikuskizunak, sorpresak…
Uztailak 10 - Eskoriatzako campusa
