Berriak

Atzealdea

Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak Bizi Osorako Ikaskuntzarako aholku batzordea sortu du

Bizi osorako ikaskuntza

Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak Bizi Osorako Ikaskuntzarako aholku batzordea sortu du

Bizi Osorako Ikaskuntzarako kontseiluaren helburua gizartean etengabeko prestakuntzaren beharrak identifikatzea eta bizitza osoan zehar ikaskuntza sustatzea da, lankidetza-sareen bidez.

2025·10·28

$titulo.getData()


Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak  Bizi Osorako Ikaskuntzarako kontseilua aurkeztu du. 

 

Aholku batzorde hori osatzen duten pertsonek eta erakundeek ulertzen dute bizialdi osoko ikaskuntzaren garrantzia eta bere helburua izango da horrekin lotutako beharrak identifikatzea eta lankidetza sareen sorrera sustatzea.

 

2025-2026 ikasturtean bi bilera egingo dira programak ebaluatzeko eta ekarpenak jasotzeko.

 

Kontseiluko partaideen artean daude Laboral Kutxa, Adinberri, Athlon, Ikastolen Elkartea, Eusko Jaurlaritza, MONDRAGON Korporazioa, Eskoriatza eta Aretxabaletako udalak, Arantxa González de Heredia eta Iñaki Biain bezalako aditu independienteak eta Goienagusi Elkartea.

 

 

Fakultatearen urteurrena

Kontseilua Mondragon Unibertsitatearen Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatearen 50. urteurrenaren barruan aurkeztu da.

 

Urteurren hori dela eta, uztailera arte, Eskoriatza, Aretxabaleta eta Bilboko campusetan fakultatearen xedearekin lotutako hainbat jarduera akademiko, kultural eta sozial egingo dira, guztiak publikoari irekiak.

 

Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea 1976an sortu zen Irakasle Eskola bezala. Gerora, ezagutza esparruak zabaldu eta gaur egun bost gradu eta bost master eskaintzen ditu hezkuntzan, komunikazioan, kulturan eta kooperatibismoan, eta arlo horietan garatzen ditu ikerketa eta transferentziako proiektuak ere.

 

Bost hamarkada hauetan, 10.000 ikasle baino gehiago igaro dira ikasgeletatik. Aurten fakultateak 1.482 ikasle izan ditu guztira graduko ikasleak modalitate guztietan: presentzialak, erdi-presentzialak eta online eta 242 master unibertsitarioetan.

 

 Bizi Osorako Ikaskuntzarako kontseiluaren lehen bilerako argazkiak:

 
Bizi Osorako Ikaskuntzarako kontseilua