Berriak
Saio praktikoa, ikasle internazionalen Basque Culture moduluaren barruan
Saio praktikoa, ikasle internazionalen Basque Culture moduluaren barruan
Gure kulturaren bereizgarriak diren jokamolde ezberdinak ezagutzeko praktikak antolatu genituen atzo arratsaldean, Kirol Zerbitzutik.

Atzokoan, HUHEZIra etorri diren ikasle internazionalentzat zuzenduriko saio praktikoak antolatu genituen, Basque Culture moduluaren barruan. Kirol Zerbitzutik, gure kulturaren ezaugarri diren jokamolde ezberdinak ezagutu eta praktikatzeko aukera eskainiz, saioak antolatu genituen Eskoriatzako Olaeta pilotalekuan eta Basauriko kiroldegian. Herri kirolak eta euskal pilotako zenbait jokamolde probatu zituzten.
Gustora aritu ziren, lagunartean jokamolde berriak ezagutu eta lehiatuz.
Hemen dituzu ikusgai zenbait argazki/bideo
Hurrengo ekintzan ikusiko dugu elkar!
#MUinternational
