Berriak

Atzealdea

Matrikula zabalik Programazio didaktiko eta Ikaskuntza-egoeren diseinua hezkuntza-araudien argitan aditu diploman

Profesionalentzako prestakuntza

Matrikula zabalik Programazio didaktiko eta Ikaskuntza-egoeren diseinua hezkuntza-araudien argitan aditu diploman

Izena emateko epea urtarrilak 7ra arte luzatuko da Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako profesionalei zein arlo horietako graduatuei zuzendutako ikastaroan.

2025·10·23

$titulo.getData()


Programazio didaktiko eta Ikaskuntza-egoeren diseinua hezkuntza-araudien argitan aditu diplomaren matrikula zabaldu da. 

 

Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien fakultateak eta Opoenea akademiak elkarlanean eskainitako formakuntza honek aukera ematen du Euskal Autonomia Erkidegoko egungo hezkuntza legedia, planak, protokoloak eta programak sakon ezagutzeko eta, hortik abiatuta, programazio didaktiko eta ikaskuntza-egoerak diseinatzeko.

 

Horretaz gain, egunerokotasunean sortu daitezkeen erronkei modu praktikoan nola erantzun ikasteko eta oposaketetan eskatzen dituzten ataza batzuetan trebatzeko aukera da. 

Lau moduluz osatutako aditu diplomarekin hezkuntzako araudi, plan eta protokoloak erabili eta egoera jakinetara aplikatzeko gai izango da ikaslea. Horrez gain, curriculumean sakontzeko eta egoera bakoitzari erantzuten dion metodologia hautatzeko gaitasuna landuko du eta oposizioetan eskatzen diren programazio didaktikoaren eta ikaskuntza-egoeren diseinuari erantzuko gaitasunean sakonduko du. Ikasleak azken lanarekin egindako diseinua berarekin eramango du.

 

Aurrez aurreko eta online saioak

Aditu titulua modalitate hibridoan eskainiko da urtarrilaren 12tik ekainaren 18ra arte. Online saioei dagokionez, Mondragon Unibertsitateko Mudle plataforman banakako eta taldeko lanak egingo ditu ikasleak eta saio sinkronoak urtarrilak 12, otsailak 9, martxoak 9, apirilak 13, maiatzak 11 eta ekainak 8an egingo dira, 17:30tatik 19:30ra arte.

 

Aurrez aurreko saioak, berriz, urtarrilak 26, otsailak 23, martxoak 23, apirilak 20, maiatzak 25 eta ekainak 15 eta 18an egingo dira Eskoriatzako campusean 17:30 eta 20:30 artean.  Bertan ariketa, proposamen praktikoak eta talde-eztabaidak egingo dira, ikas-komunitate profesionala sortzeko urratsak emateko helburuarekin.

 

Izen-ematea

Izena emateko epea urtarrilaren 7ra arte luzatuko da. Horretarako eskaera orria bete behar da eta idazkaritza akademikora bidali behar da.