Berriak
Mondragon Unibertsitateko ikasle, irakasle eta zerbitzuetako langileek Gipuzkoako Elikagai Bankua bisitatu dute
Mondragon Unibertsitateko ikasle, irakasle eta zerbitzuetako langileek Gipuzkoako Elikagai Bankua bisitatu dute
Gaur goizean, ikasle, irakasle eta zerbitzuetako pertsonalgoaren ordezkaritza batek, Oiartzungo Elikagai Bankuaren biltegia bisitatu dute
Gaur goizean, ikasle, irakasle eta zerbitzuetako pertsonalgoaren ordezkaritza batek, Oiartzungo Elikagai Bankuaren biltegia bisitatu dute.
Talde honi harrera, Gipuzkoako Elikagai Bankuaren presidentea den Belén Méndez de Vigok eta Oiartzungo eta Bergarako biltegietako beste elkarkide batzuek egin diete.
Bisita hau, azaroan egingo den Bilketa Handiaren baitan egin da. Oraingoan Mondragon Unibertsitatea izango da bilketa horren irudia.
Bisitaren egitarauan, Gipuzkoako Elikagai Bankuaren inguruko informazio zehatza jaso du taldeak bai bere kudeaketari buruzkoa eta baita ere ekimen hau burutzeko dituzten aliantzen ingurukoa; zer esanik ez onuradun diren familiei buruzkoa. Hortaz gain, solidaritatearen garrantziaz eta bolondresen lanaz ere hitz egiteko aukera egon da.
Bisita bukatzeko, taldeak biltegian buelta bat emateko aukera izan du, non, produktuekin heltzen diren furgonetak ikusteko aukera izan duten eta baita ere nola prestatzen diren lurraldean zehar zabalduko diren produktu sortak.
Orain, azaroko Bilketa Handian jarri behar da. Azaroaren 7an eta 8an izango da bilketa eta egun hauetan denda eta supermerkatu gehienetan laguntza eskaintzeko bolondresak behar dira. Ekintza honetan parte hartzeko, Gipuzkoako Elikadura Bankuan izen eman baino ez dago.
