Berriak

Atzealdea

Zibersegurtasun Masterreko ikasleek Gipuzkoako Industria Zibersegurtasun Zentroa (ZIUR) bisitatu dute

BISITA

Zibersegurtasun Masterreko ikasleek Gipuzkoako Industria Zibersegurtasun Zentroa (ZIUR) bisitatu dute

ZIUReko arduradunek azaldu diete ikasleei industria enpresetako zibersegurtasunaren errealitatea eta, jarraian, laborategi berria bisitatu dute

2021·02·23

$titulo.getData()


Zibersegurtasun masterreko ikasleen bisita hau Mondragon Unibertsitateko master profesionalaren baitan eskaintzen den industria zibersegurtasun moduluaren parte da. Bertan, ikasleek aurrez aurre ezagutu ahal izan dute industria enpresen zibersegurtasun egoera eta arlo horretan dituzten beharrak.

ZIURen helburua da industria enpresen zibersegurtasun gaitasunak indartu eta garatzea. Horretarako martxan jarri dute berriki industria zibersegurtasun laborategia. Hau hainbat ingurunek osatzen dute eta bertan aurki ditzakegu automatizazio eta kontrol sistemak (PLCak, SCADAk, HMIak…), hauetara konekta liteke zibersegurtasun sistemak prozesu industrial oso bat probatu eta simulatzeko helburuz. Guzti honek ahalbidetzen du segurtasun neurriak edo sare elementuen funtzionalitate berriak testeatzea; hainbat ekoizleren segurtasun funtzionalitateen konparazioak egitea; automatizazio sistematan zibersegurtasun soluzio berriak probatzea eta egiaztatzea nola eragiten duten sare arkitekturak eta zibersegurtasun soluzioek industria prozesuetan.

Laborategi honen ezaugarri interesgarrienetakoa da probak egin ahal izatea industria automatizazio eta kontrol sistema edo osagaiak egiaztatzeko. Erasoak simula litezke eta hauen ondorioei erantzun, honela ebaluatu ahal izateko industria enpresa baten azpiegituraren parte diren osagai, sistema eta produktuak.

Ondorio gisa, laborategi honetan Gipuzkoako industriak garatutako gailu edo produktu berriak ebaluatu litezke, baita industrian ezarri nahi diren hirugarrenek ekoitzitako gailuak ere.

Zibersegurtasun masterra

Mondragon Unibertsitateko Zibersegurtasun masterra zuzendua dago bai zibersegurtasun post-zikloak amaitu berri dituzten ikasleei bai esperientzia profesionala duten profesionalei. Masterra 10 hilabetekoa da eta formatu erdi presentzialean ematen da, astean behin klase presentzialak edukiaz. Ikasleek formazioa jasoko dute kriptografian, sare segurtasunean, software segurtasunean, sare operatibo eta cloud segurtasuna, datu baseen segurtasuna, hacking etikoa eta auditoria, babes eta defentsa mekanismoak, industria zibersegurtasuna eta IoT eta zibersegurtasun kudeaketa sistemen lege alderdiak.

Oso eduki konpletoa da eta bertan lan egiten da formazio teorikoa tartekatuz aditu profesionalen praktika eta ponentziekin. Gainera, partaide guztiek master bukaera proiektua egiten dute enpresa baten erronka eta behar erreal bati aplikatua.