Berriak

Atzera

Giro bikaina MU futbol 7 txapelketa eta eskubaloi topaketan

Futbol 7 eta eskubaloia

Giro bikaina MU futbol 7 txapelketa eta eskubaloi topaketan

300 ikasle inguruk hartu zuten parte futbol 7 txapelketa eta eskubaloi topaketan

2020·01·14

$titulo.getData()


300 ikasle inguruk hartu zuten parte urtarrilak 16an Aretxabaletako kirol istalazioetan jokatutako MU futbol 7 txapelketa eta eskubaloi topaketan.

Futbol 7ari dagokionez, 20 talde bildu ziren guztira horien artean gizonezko, emakumezko zein talde mixtoak aurkitzen zirelarik.

Partidak jokatu einean, 4 talde heldu ziren final erdietara (1 MGEP, 2 HUHEZI eta 1 enpresagintza) eta finala jokatu ostean Vodka Juniors taldea (MGEP) izan zen txapelketaren irabazlea, ZORIONAK!

Eskubaloiko topaketan, aldiz, 6 taldek hartu zuten parte ibarra polikiroldegian jokatutako partidetan (4 mutilenak/mixotak eta 2 emakumezkoenak). Gizonezko taldeek liga formatuko 3 partida jokatu zuten beraien artean eta Noiz Asana izan zen sailkapeneako goiko postuan amaitu zuena. Emakumezkoen taldeek berriz, elkarren arteko partida bat jokatu zuten, emaitza 12 - 7 Mix taldearen alde.

Azpimarragarri eta oso pozgarria izan da parte hartzaileen aldetik eskubaloi topaketak izan duen parte hartze altua. Ziur hurrengo urtean gehiago izango garela! 

ZORIONAK eta mila esker parte hartzaile guztiei!

Irudi galeria