Berriak

Atzera

IND-SERVDES proiektua martxan da DBZ-ren eskutik

PROIEKTUA

IND-SERVDES proiektua martxan da DBZ-ren eskutik

Diseinu Berrikuntza Zentroak (DBZ) gidatuko duen IND-SERVDES proiektuak, Gipuzkoako enpresek zerbitzu aurreratuak diseinatzeko erreminta sortak garatuko ditu.

2018·09·25

$titulo.getData()


Mondragon Unibertsitateko Diseinu Berrikuntza Zentroak (DBZ) IND-SERVDES proiektua (Gipuzkoako Ekipamendu-Industriarentzako Zerbitzu Diseinua) abiaraziko du aurki. Proiektua Gipuzkoako Foru Aldundiaren Gipuzkoako enpresa ehunaren lehiakortasuna sustatzeko programak babesten du.

Diputación Foral de Gipuzkoa, Departamento de Promoción Económica, Medio Rural y Equilibrio Territorial

Proiektuaren helburu nagusia Gipuzkoako ekipamendu-industria enpresek zerbitzu aurreratuak diseinatzeko erremienta sorta bat garatzean datza. Horretarako, lurraldeko 5 enpresa desberdinekin hainbat esperimentazio burutuko dira zerbitzu diseinuaren (service design) metodo eta erraminta berriak aplikatuz.

Proiektuak, enpresa partehartzaileek zerbitzu diseinuaren inguruan dituzten gaitasunak aztertuko ditu,  formakuntzen bitartez gaitasun hauek indartuko ditu eta enpresa hauek zerbitzu berrien diseinuan lagunduko ditu.

Proiektuan sortutako erraminta sortak eta enpresekin burututako esperimentazioak maiatzean egingo den jardunaldi baten bitartez zabalduko dira Gipuzkoako gainontzeko ehun industrialera. 

Gipuzkoako ekipamendu industriaren partaide baldin bazara eta zure enpresarekin proiektuan parte hartu nahi baduzu, jarri zaitez harremanetan Ion Iriarte iiriarte@mondragon.edu ikertzailearekin. Enpresek dohainik parte hartu dezakete proiektuan.