Berriak

Atzealdea

Aurtengo Changemaker Lab ekimenaren itxiera jardunaldia

Ekintzailetasuna

Aurtengo Changemaker Lab ekimenaren itxiera jardunaldia

Mondragon Unibertsitatea, aurtengo Changemaker Lab ekimenaren itxiera ospatu du Unibertsitateko errektoreordearen eta babesleen partaidetzarekin.

2022·01·26

$titulo.getData()


Gaur, urtarrilak 26, asteazkena, Orona Ideo campusean, itxiera eman zaio aurtengo Chagemaker Lab ekimenari.

Mondragon Unibertsitateko 21 ikaslek parte hartu dute ekimen honetan 4 taldetan banatuta, hiru hilabetetan zehar eta talde bakoitzak proiektu bat landu du.

Proiektu guztiek sari bana jaso dute epaimahaiari aurkezpena egin ondoren. Epaimahaia, erakunde babesleen ordezkariek (Gaztenpresa Fundazioa y Saiolan), Mondragon Unibertsitateko errektoreodeak eta ekimenaren couch-ek osatu dute.

Lehenengo saria, 400 euro, Intelligent Water proiektuarentzat izan da. Landa handien ureztapen adimendun sistema da ura aurrezteko. Iñaki Urdanpilletak (Mekanika Ingeniaritza Gradua), Fabian Wilshues de Chavezek (Gastronomia eta Sukaldaritza Arteak Gradua), Iker Etxebarria Espiñak (Mekanika Ingeniaritza Gradua), Xabier Ostolazak (Mekanika Ingeniaritza Gradua) eta Ibai Urteagak (Mekanika Ingeniaritza Gradua) garatu dute.

Bigarren saria, 300 euro, MySnack proiektuarentzat izan da. Bihotzeko gaixotasunei aurre egiteko snack osasuntsua da. Aitana Rodrigok (Biomedikuntza Ingenairitza Gradua), Olatz Sanz Sánchezek (Biomedika Ingeniaritza Gradua), Iñigo Arteagabeitia Luisek (Lidergo Ekintzailea eta Berrikuntza - LEINN), Josu Larrañagak (Mekanika Ingeniaritza Gradua), Edurne Atutxa Ortegak (Lidergo Ekintzailea eta Berrikuntza Gradua - LEINN), eta María Jubeto Chorro (Gastronomia eta Sukaldaritza Arteak Gradua) garatu dute.

Hirugarren saria, 300 euro, Surfins proiektua izan da. Itsasoan jasotako plastikoekin surf taulentzako kilak dira. Enara Agote Urangok (Industria Diseinua eta Produktu Garapena Ingeniaritza Gradua), Ander Vaqueriza Navajasek (Ekoteknologia eta Industria Prozesuak Ingeniaritza Gradua), Daniel Martínek (Lidergo Ekintzailea eta Berrikuntza Gradua - LEINN) eta Aritz Urtuetak (Mekanika Ingeniaritza Grauda) egin dute.

Eta laugarren saria, 100 euro, Blowroad proiektuarentzat izan da. Iván González Martínezek (Lidergo Ekintzailea eta Berrikuntza Gradua - LEINN), Pablo Montserrat Iturriak (Mekanika Ingeniaritza Gradua), Ainara Sarria Aguirrek (Lidergo Ekintzailea eta Berrikuntza Gradua - LEINN), Jeongsoo (Suri) Leek (Gastronomia eta Sukaldaritza Arteak Grauda), Jorge Irizar Saizek (Industria Antolakuntzan Ingeniaritza Gradua) eta María Soledad López Marcillak (Gastronomia eta Sukaldaritza Arteak Gradua) garatu dute.

Aurtengo Changemaker Laben edizioa, aurrez aurreko eta online saioen hibridoa izan da. 2021eko azaroaren 3an hasi zen eta 2022ko urtarrilaren 26an eman diogu bukaera. Partaideak, asteazkenero goizetan elkartu dira Mondragon Unibertsitatearen campus desberdinetan (Bilbao AS Fabrik, LABe, Orona Ideo, Oñati, etc.) ekimenak dituen 8 moduluetatik 7 burutzeko. Bostgarren modulua, ikasketa espedizio bat izan da eta 3 egunez, Madrilen gauzatu dute.

Zorionak partaide guztiei eta mila esker babesleei!