Berriak

Atzealdea

MGEP-eko ikasleek Copreciko estanpazio zentroa bisitatu zuten

ENPRESARA BISITA

MGEP-eko ikasleek Copreciko estanpazio zentroa bisitatu zuten

Fabrikazio Mekanikoko Diseinuko Goi Mailako Zikloko ikasleek Copreciko estanpazioko sekziora egin zuten bisita, non eginez ikasi hezkuntza ereduan oinarrituta egiten dituzten proiektuek edo erronkek enpresan duten aplikazioa ikusteko aukera izan zuten.

2018·03·02

$titulo.getData()


Otsailaren 20an, Mondragon Goi Eskola Politetknikoko (MGEP) Fabrikazio Mekanikoko Diseinuko Goi Mailako Zikloko 2. mailako ikasleak COPRECI-n egon ziren bisitan, estanpazioko sekzioan egiten diren lanak ikusten.

Lehenengo eta behin Ofizina Teknikoan balbula berri bat edo modifikazio bat diseinatu behar dutenean, FORGE® NxT izeneko simulazio software batekin estanpazio prozesua simulatzen dute gero errealitatean gertatuko dena aurreikusteko. Gure ikasleak, estanpazioko simulazio erreminta bezala DEFORM® erabiltzen dute, baina azken finean emaitzak antzerakoak dira.

Pieza eta moldea finduta daudenean, estanpazioko tallerrera bidaltzen dira, bertan estanpak mekanizatu eta prentsetan sartu ondoren lehenengo preseriea lortzeko. Dena ondo dagoenean, produkzio seriatutarekin hasten dira.

Bisitan ikasleek beraiek MGEPen eginez ikasi hezkuntza ereduan oinarrituta egiten dituzten proiektuek edo erronkek enpresan duten aplikazioa ikusteko aukera izan zuten. Esperientzia benetan baliagarria eta aberatsa izan zen.