Nola eman izena

Nola egin Alumni?

Bazkide izateak ez dauka inongo kosturik: doakoa da.

Zure ikasketak 1997 ondoren bukatu bazenituen hurrengo botoian sartu zaitez:

Alumni Web

Bertan zure NA zenbakia eta pasahitza eskatuko dizkizu. Sartu ezazu Mondragon Unibertsitateak esleitu dizun pasahitza. Eman dizugun pasahitza galdu eta ahaztu baduzu, idatz ezazu mezu bat alumni@mondragon.edu helbidera eta pasahitz berri bat bidaliko dizugu.

Behin barruan zaudela, Unibertsitateak dauzkan zure datuak ikusi ahal izango dituzu, beraz, zerbait zuzena ez bada, eguneratu ezazu, mesedez. Garrantzitsua da, batez ere, Alumni-ko bazkide bezala duzun e-maila eguneratuta duzula ziurtatzea, hau izango baita unibertsitatearekin eta beste ikasle ohiekin harremanetan jartzeko kanala.

Ikasketak 1997 baino lehenago amaitu bazenituen bete ezazu formularioa zure NA zenbakiarekin eta pasahitz batekin. Zure datuak jasotzen ditugunean, horiek egiaztatu eta bazkide izatera pasatuko zara.

Edozein arazo edo galdera izanez gero, ez izan zalantzarik alumni@mondragon.edu mezu bat idazteko.