Bazkideentzako zerbitzuak
Gaur egun Alumni bazkideak ondorengo doako zerbitzuak jasotzen ditu
Astero, lan eskaintzak
Bazkide egiten zarenean zerbitzu hau jaso nahi duzula adierazten baduzu astero lan eskaintza desberdinak jasoko dituzu zure posta elektronikoan. Lan eskaintza hauen artean asteburuan prentsan azaldu direnak, astean zehar unibertsitatera heldu direnak eta Infoempleo eta Infojobs-etik ateratako eskaintzak aurkituko dituzu. Gainera, praktikak eta lana aurkitzeko webgune batzuk ere gomendatzen dizkizugu.
Mondragon Unibertsitateko Graduondokoen informazioa segmentatuta
Izena ematen duzuenan adierazten d(it)uzun ezagutza arlo(et)an Mondragon Unibertsitateak eskaintzen dituen graduondokoetako informazioa jasoko duzu zure postan. Zehazki, masterrak, aditu tituluak eta aurreratuei buruzko informazio zehatza.
Mondragon Unibertsitateko Graduondoak egiterakoan beherapena
Ondorengo taulan ikus dezakezu kasu bakoitzean aplikatzen den beherapena.
'Muniversitas' aldizkaria
MUniversitas aldizkaria irakurtzeko esteka, zure postan jasoko duzu ale bakoitza argitaratu bezain pronto. Aurreko ale guztiak ere bertan ikusteko aukera daukazu.
Hitzaldi eta jardunaldietarako gonbidapenak
Postaz jasoko dituztu gonbita joan ahal izateko ikasturtean zehar antolatzen diren jardunaldi, hitzaldi eta abarretara.
Kirol Zerbitzua
Mondragon Unibertsitateko ikasle izan zaren urteetan, kirol zerbitzutik antolatutako ekimenetan parte hartzeko aukera izan duzu. Orain, ikasle ohi eta Alumniko kide bezala, kirol zerbitzuak eskaintzen dituen ekimen horietan, ikasleek jasotzen dituzten onura berberekin parte hartzeko aukera daukazu. Zure helbide elektronikoaren bitartez jasoko duzu ekintza hauen inguruko informazioa: bonoak, ekintzak, partiduetarako sarrerak eta abar.
Kirol zerbitzuak antolatzen dituen ekintzen berri zuzenean izan dezakezu webgunean sartuta.
Linkedin Alumni
LinkedIn-eko talde pribatu bat da hau, non, Mondragon Unibertsitateko ikasle ohiekin harremanetan egon zaitezken.
Ez baduzu aipatutako zerbitzuren bat berriz jaso nahi, sartu formularioan eta klik egin aukera horretan.