Prestakuntza-Jarduerak

Doktorego Programa

Gastronomia Zientzietako Doktorego Programa

Iraupena

Jarduera osoan: 3 urte (urte bat luzatzeko aukerarekin).

Jarduera partzialean: 5 urte (2 urtetan luzatzeko aukerarekin).

Campusa

Basque Culinary Center / Donostia

Plazak

5 plaza

Hizkuntzak

Gaztelania, Euskara, Ingelesa

Modalitatea

Presentziala

1 PRESTAKUNTZA JARDUERA

Ekoizpen Zientifikoa (testu zientifikoen ekoizpena I eta II)

IRAUPENA: 2 kreditu (50 ordu).

MOTA: nahitaezkoa.

HIZKUNTZA: gaztelania

EDUKIAK:

Testu zientifikoen ekoizpena I (1 kreditu)

Idazketa eraginkorraren printzipioak.

Testu zientifikoen antolaketa: testu zientifiko baten egituraren analisia eta testu zientifiko baten idazketa

Eskola magistralen eta banako lanen bidez landuko dira edukiak

Testu zientifikoen ekoizpena II (1 kreditu)

Aldizkaria hautatzea.

Argitaratzeko idazkia prestatzea.

Berrikusketa-prozesua.

Nola berrikusi artikulu zientifiko bat.

2. PRESTAKUNTZA-JARDUERA

Berariazko prestakuntza

IRAUPENA: 5 kreditu(125 ordu).

MOTA: nahitaezkoa.

HIZKUNTZA: Gaztelania / Ingelesa

EDUKIAK:

Elikadura-zientzien alorreko ikerketa. TEoriak eta ikerketa-lerro nagusiak (5 kreditu)

Ikerketa espezifikoko metodologiak gastronomiarekiko interakzioan.

Ikerketa diziplinartekotasuna.

Ikerketaren egungo egoera zientziaren eta sukaldaritzaren arteko interakzioan.

Teorien eta ikerketa-lerroen aplikazioa zientziaren eta sukaldaritzaren arteko interakzioan.

Kudeaketa, gizarte eta kulturaren arloko ikerketa. Teoriak eta ikerketa-lerro nagusiak (5 kreditu)

Gastronomiarekiko interakzioko ikerketa-metodologia espezifikoak enpresa-kudeaketaren, soziologiaren eta antropologiaren ikuspegitik.

Ikerketako diziplinartekotasuna

Kudeaketa gastronomikoko eredu berriak eta gastronomiaren interakzioa soziologiarekin eta antropologiarekin.

Teorien eta ikerketa-lerroen aplikazioa.

3. JARDUERA-PRESTAKUNTZA

Prestakuntza ez-arautua

IZENA: Kongresuak, atzerriko egonaldiak, ikerketa-proiektuetan parte hartzea, etab.

IRAUPENA: 3 aste (gutxienez).

MOTA: Nahitaezkoa.

Xehetasunak eta plangintza:

Doktoregaiak Mondragon Unibertsitatean edo beste erakunde batzuetan antolatzen diren ikerketarekin lotutako prestakuntza-jardueretara joango dira.

Modulu honen xedea da doktoregaia gaitzea ikerketaren prozesu konplexuan eman beharreko urratsei dagokienez eta, gainera, ospe oneko ikertzaileekin harremanetan jartzen laguntzea, bere ikerketa-prozesurako lagungarri izan daitezen.

Doktoregai bakoitzak prestakuntza ez-arautuko hiru jarduera egin beharko ditu nahitaez programan dagoen bitartean (bat ikasturte bakoitzeko arduraldi osoko doktoregaiek eta hiru bost urteetan zehar arduraldi partzialeko doktoregaiek). Egin daitezkeen jardueren adibideak:

  • Kongresu espezializatuetara joatea
  • Ponentziak eta posterrak aurkeztea.
  • Artikuluak idaztea eta berrikustera eta argitaratzera bidaltzea.
  • Ikerketa-proiektuetan parte hartzea zenbait esparrutan (estatuan zein nazioartean).
  • Ikerketa-kontratuetan parte hartzea zenbait esparrutan (estatuan zein nazioartean).
  • Unibertsitateko irakaskuntza-prestakuntzako praktikak egitea.
  • Patenteak idaztea.
  • Egonaldiak egitea kanpoko zentroetan.
  • Beste unibertsitate batzuetako programetako ikastaroak egitea.
  • Programaren batzorde akademikoak aldez aurretik onetsitako beste edozein gauzatzea.

Unibertsitatea baino gehiago gara